Ibilaldia 2024
Ibilaldia (2024) | |
---|---|
Tokia | Algorta Bizkaia Euskal Herria |
Antolatzailea | San Nikolas ikastola |
Mota | Ibilbide txangoa |
Esanahia | Euskararazko hezkuntzaren aldekoa |
Data | |
Data | 2024ko maiatzaren 26a |
Webgunea | https://ibilaldia.eus/ |
Ibilaldia 2024 ibilaldiaren 46. edizioa izan zen, 2024. urtean egin zena eta San Nikolas ikastolak antolatu zuena.[1]
Edizioa 2024ko maiatzaren 26an (igandea) ospatu zen jaia.[2][3][4][5]
Historia eta antolakuntza
Ibilaldiaren 2024ko edizioa San Nikolas ikastolak antolatu zuen. Algortako ikastolak antolatutako laugarren ibilaldia da. Lehendabizikoa, ibilaldiaren lehen edizioa zen, 1978an.[6][7]
Helburuak
EUSKALDUNTASUNA
euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia.
IZAERA HERRITARRA
Herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea.
HEZKUNTZA ERAGILEA
Hezkuntza-sisteman ekimen berriak sustatzen dituen jaia.
ELKARLANA
Administrazioarekiko elkarlana bideratzen duen jaia.
ATXIKIMENDUA
Hezkuntza-komunitate osoak — guraso, ikasle, irakasle, langile, ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea.
PARTE HARTZAILEA
Gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea.
SARETZEA
Ikastolen arteko elkarlana eta Euskal Herri osoarentzat gure lurraldetik eratzen den jaia antolatzea.
FINANTZIAZIOA
Ikastolen finantzazio indibidual zein kolektiboa eta inbertsio ekimen berritzaileak diru-baliabidez hornitzen dituen jaia izatea.
Leloa eta logoa
Unai Elorriaga (2023) ikastolako guraso eta euskal idazle ezagunak egindako ikerketaren ondorioz, "Txonbo" leloa aukeratu zen. “Txonbo uretan murgildu, batez ere buruz behera adierazten du.“
Logoak uretara txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen du.[8]
« | TXONBO EGIN | » |
Ikastetxeko artista boluntario talde batek, "Txonbo plazara" abestia sortu zuten.[9]
- Abestia eta melodia: Alexander López. Hitzak: Inazio Vidal, Arrate Illaro, Imanol Uria eta June Diaz. Abeslariak: Eider Saratsaga, Lide Hernando, Ainhoa Aranburu, Oier Garamendi, Iera Landa, Lierni Juaristi, Ainhoa Juaristi eta Laia Moran.
- Musikariak: Asier Lores, Iñaki Etxegia, Alexander López, Asier Alda, Alberto Mielgo, Amaia García, Ruben Isasi eta Germán Ulacia.
- Konponketak: Alexander López
- Grabazioa, nahasketa, masterra: Unai Mimenza. Tio Pete estudioa.
- Kudeaketa: Jon Ander Aranburu, Unai Aranguren, Alberto Mielgo, eta Aitor Uribarri.
Aurkezpena
2024ko martxoaren 2an, San Nikolas ikastolakoak Muxikebarri antzokian ibilaldiaren leloa, logoa eta abestia aurkeztu zituen. Asier Hormaza aktorea eta ikasle ohia eta eta Itxaso Paya, bertsolaria, aktorea eta ikasle ohia ere 2024ko Ibilaldiko antolakuntzari hasiera ematen zion jaia aurkeztu zuten.
Txaramelak Ikastolako musika eskolak, Dantzarte taldeko dantzariek eta ikastolako komunitatea aurkezpen ekitaldia parte hartu zituzten.[10]
Ibilaldiaren aurreko ekintzak
Aurkezpen jaia.
- Txalaparta + murala
- leloaren irakurketa
- Antzezpena
- Bertsolariak
- Edalontzien kanta
- Bakarlaria
- Musikalia banda
Bertso afaria. Inazio Vidal eta Peru Irastorzaren eskutik.
Solasaldiak:
- Filosofian Txonbo: Iñigo Martinez Peña (Aisia eta jolasa), Txabi Landabidea (Aisia eta pantailak), Maitane Nereka (Aisia eta autogestioa).
- Zientzietan Txonbo: Jone Mitxelena (Biomedikuntza), Ibone Ametzaga (Ekologia), Jone Uria (Matematika), Jon Azkargorta (Fisika)
- Liburuetan Txonbo: Unai Elorriaga, Aritza Bergara, Lizar Begoña
- Musikan Txonbo: Lores (Erasoka), Piña (Ukalbilkada), Oinatz (Nazka), Ibon (Arene 6).
- Kiroletan Txonbo: Iker Acero (Surfa), Arrate Orueta (Futbola), Endika Guarrotxena (Futbola), June Kortazar (Dantza)
- Kulturartekotasunean Txonbo: Celeste Agüero (Kilimar Proeiktua), Rozio Luaces (Egizu Elkartea), Boubacar Diouf (Mbolo Manteroen Taldea)
Herriko kirolarien arteko erronka
Ikasle ohien bazkaria
Txonbo eguna
- Deialdia eta jaitsiera
- Kaxarranka
- Mantagorria eskulan tailerra
- Puzgarriak
- Trabesia Ereaga-Portu Zaharra
- Salto Erakusketa
- Kukaña
- Sardina Jana
- Pontx pailazoa
- Dj Pako
Guneetako egitaraua
Ikastola gunea:
- Erronka DBH
- Itxartu Dantza Taldea
- Topaketa HH
- Tor Magoa
- Zurrumurruen aurkako ipuin kontaketa
- Kadira
- Argia: Umeentzako tailerra
- Herri bazkaria
- Bertsolariak
- Yogurinha
- Dj Kaktus
- Egun osoan: Klima aldaketa tailerra eta puzgarriak
Herria gunea:
- Kimetz eta Biotz alai abesbatzak
- Topaketa LH5-6
- Zasi Eskola eta Agurra Dantza taldea
- Herri kirolak
- Haszten elkarteko tailerra
- Zuriketan Beltz
- Eskubeltz Eskaut taldeko tailerrak
- Itxas Argia Dantza Taldea
- Bele
- Egun osoan: Azoka eta puzgarriak
Portu Zaharra gunea:
- Dj Muxutrizzzz
- Topaketa LH 1-2
- Nazka
- Zirko tailerra
- Itziarren semak
- Xiberoots
- Dj Bull
- Egun osoan: Suhiltzaileak, Euskaltel Txirrindularitza tailerra
Hondartza gunea:
- Estitxu Robles
- Topaketa LH 3-4
- Zunba
- Egurrezko jolasak
- Kiki, Koko eta Moko pailazoak
- Goazen
- Bitsa festa
- Bidean erromeria
- Egun osoan: Zientzia eta jasangarritasun tailerrak, Euskrania elkartea eta Aftal elkartea
Babesleak eta laguntzaileak
|
|
|
Kanpo estekak
- Ibilaldia