Ibn Jubair
Ibn Jubair | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1145eko irailaren 1a |
Heriotza | Alexandria, 1217ko azaroaren 29a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa, poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Ibn Jubair[1] (arabieraz: ابن جبير - izen osoa Abū ad-Dīn al-Husayn Muhammad ibn Ahmad ibn Jubayr) (Xàtiva, 1145 – Alexandria, 1217) andalustar idazlea izan zen. Sortaldera egindako bidaia baten kontakizuna utzi zuen (Rihla). Obra horren bidez genero berri baten aitzindari egin zen, geografia eta historia bateratzen zituen kontaera hutsarena. Jakintza handiko gizona zen, eta funtzionario izan zen Granadan. Hiru bidaia egin zituen, Mekara lehengoa, berriz ere Ekialdera bigarrena eta Alexandriara hirugarrena; han geratu zen irakasle eta han hil zen. Lehenengo bidaian idatzi zuen Rihla kontakizuna. [2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q367319