Uretan ez da ia disolbatzen; 1 mg baino gutxiago disolbatzen da 1 ml uretan (< 1 mg/ml). Disolbatzaile organikoetan (etanolean edo azetonan) disolbatzen da.
Toxikotasuna gizakiengan
Sintomen larritasuna aldatu egiten da hartu den dosiaren arabera eta hartu ondorengo denboraren arabera. Hala ere, pertsona bakoitzak dosiarekiko duen tolerantziak paper garrantzitsua jokatzen du.
Dosia eta nola hartu
Ibuprofenoa pilulatan.
Elikagaiekin batera hartzea gomendatzen da. Sendagileak zehaztu behar du posologia eta kasu jakin batean egin beharreko tratamendua. Hala ere, ohiko dosi gomendatua hauxe da: 325-650 mg parazetamol eta 200-300 mg ibuprofeno 4-6 ordutik 4-6 ordura. Sukarra edo oinaze-sintomak edo/eta hantura-sintomak desagertzen ez badira, dosia handitu daiteke: 600 mg parazetamol eta 400-600 mg ibuprofeno 6 ordutik 6 ordura, betiere eguneko 1.200 mg ibuprofeno gainditu gabe.