Idna
Idna | |
---|---|
hiria | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Hebrongo Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°33′31″N 34°58′34″E / 31.5586°N 34.9761°E / 31.5586; 34.9761 |
Azalera | 25,5 km² |
Demografia |
Idna edo Idhna (arabieraz: إذنا) Hebron probintziako hiri palestinarra da, Hebrondik 15 kilometro hego-mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 26.009 biztanle zituen 2017an[1].
Auzoak
3 auzotan banatuta dago Idna[2]:
- Idna (Idhna)
- Suba
- Bir Musallam
Demografia
Hirian bizi diren bi familia hedatu (hamule) nagusiak Atumaizeh eta Al Salimiya dira[2].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1870 inguru | 108 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[3] |
1922 | 1.300[4] |
1931 | 1.719[5] |
1945 | 2.190[6] |
1961 | 3.568[7] |
1967 | 3.713[8] |
2007 | 19.012[9] |
2017 | 26.009[1] |
Ekonomia
Hauek dira hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:
- kudeaketa (% 35)
- Israelgo lan-merkatua (% 20)
- merkataritza (% 20)
- nekazaritza (% 10)
- zerbitzuen sektorea (% 10)
- industria (% 5)
2007an, langabezia-tasa %35ekoa zen[2].
Hezkuntza
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 92,5 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 72 emakumezkoak ziren. 2007an, 5.612 ikasle eta 198 irakasle zeuden hirian[2].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamar eskola publiko daude Idnan. Eskola horietatik bost mutilenak dira eta bost neskenak[2].
Horrez gain, badago zortzi haurtzaindegi[2] eta Idnako Goi Mailako Hezkuntzarako Elkartea[10].
Erlijioa
Hainbat meskita daude Idnan[2]:
- Al-‘Umry meskita
- Sa’ad Ben Abi Waqas meskita
- Othman Ben ‘Afan meskita
- Abu Bakr Al Sediq meskita
- ‘Abad al-Rahman meskita
- Bilal Ben Rabah meskita
- Al-Shuhada’ meskita
- Khalet Al Ghazal meskita
- Ahmad Yasin meskita
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 78 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ a b c d e f g h (Ingelesez) Idhna Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2009) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 155. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table V, Sub-district of Hebron» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 10 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 32 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 23. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 13 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 118. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Ingelesez) «Idhna Society for Higher Education» Community Leadership Empowerment Program (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2919205
- Multimedia: Idhna / Q2919205