Idoia Granizo
Idoia Granizo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altsasu, 1999 (24/25 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1999) euskal idazle eta bertsolaria da. EHUn Euskal Ikasketetan graduatua eta NUPen Irakasletza Masterra egindakoa da[1].
Literatura
DBHko hirugarren maila Maulen burutu zuen eta bertan euskaraz egiterik apenas zuenez, hizkuntzarekin harremanetan jarraitu ahal izateko idazten hasi zen[2].
Sariak eta errekonozimenduak
- 2015: Altsasuko institutuko narrazio lehiaketa[3]
- 2015: Hondarribiko Bordari lehiaketako narrazio saria[3]
- 2016: Resurreccion Maria Azkue literatur saria, gazte mailako olerki onena Hitzak hots lanarekin[2].
- 2017: Maria Azkue literatur sariko narrazio saileko hirugarren saria Bide zuzenetik oker lanarekin[4].
- 2017: Maria Azkue literatur sariko olerki saileko hirugarren saria Itsasoak sutu daitezke lanarekin[4].
- 2024: Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrien Sariketako narrazio laburren ataleko bigarren saria, Dena gure esku balego bezala kontakizunarekin[5]
Argitalpenak
- 2019: Hegats literatur aldizkarian, Gazteak gara. Eta idazleak artikulua[6]
- 2022: Fontes Linguae Vasconum aldizkarian, Altsasuko hizkuntza-paisaiaren azterketa euskararen biziberritzearen testuinguruan: merkataritzako esparrua[6]
Bertsolaritza
Bertsolaritzarekin harremana, lehen hezkuntzako 5. Mailan hasi zuen eta ondoren Altsasuko bertso-eskolan aritu zen. Lehenengo plaza, eskolarteko bat izan zuen, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean hain zuzen ere[1].
2023a bitarte bertso-irakasle aritu izan da hainbat bertso-eskolatan[1].
Sariak
Gehienak bertsopaper lehiaketetan irabazi ditu.
- 2015: Lazkao Txiki pertsopaper lehiaketa[1]
Txapelketak
Nafarroako bertsolari txapelketa
- 2021: final laurdenak[7]
- 2023: finalaurrekoa[8]
Barañaingo kopla txapelketa
- 2018: txapelduna[1]
Bestelakoak
Nafarroako emakume bertsolariek argitaratutako Gure Aldetara diskan parte hartu zuen[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Idoia Granizo - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mazkiaran, Nerea. (2016-03-31). «Pasión por el euskera y las palabras» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b «Granizorendako Azkue Saria - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b «Granizo, Azkue sariak pareka - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ «Idoia Granizo: "Bertsolaritza eta literatura elkar elikatzen dira" - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Idoia Granizo Uribarrena» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ «Final laurdenak — Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ «Finalaurrekoak — Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
Kanpo estekak
- Datuak: Q125870422