Iraizotz

Artikulu hau Ultzamako herriari buruzkoa da; futbolaria gaitzat duena beste hau da: «Gorka Iraizoz»
Iraizotz
 Euskal Herria
Iraizozko herrigunea.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaUltzama
Administrazioa
Posta kodea31797
Herritarrairaizoztar
Geografia
Koordenatuak42°59′35″N 1°40′25″W / 42.99306°N 1.67361°W / 42.99306; -1.67361

Iraizotz[1] Ultzamako kontzejua da. 2020 hasieran 274 biztanle zituen.[2]

Geografia

Iraizotz Ultzama bailarako 14 herrietako bat da. Iruñetik 22 bat kilometrora dago. Herri txikia da, kale nagusi batekoa, eta etxe eder askoz osatua. Herri inguruan zelai berdeak eta basoak daude.

Biztanleria

Iraizozko biztanleria[2][3]
1960 1970 1981 1990 2000 2010 2020
218 201 193 214 223 251 274

Jaiak eta ospakizunak

Iraizozko jaiak irailaren 14an izaten dira, Santa Krutzetan; lau egun izaten dira eta normalean 14tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Aipatzekoa da ere ekainaren lehenengo larunbatean egiten den erromeria, Arañozko Santa Luziara. Herriko jendea baselizara igotzen da eta han gazteek eta helduek bazkaltzen dute; arratsalde-gau partean dantzaldia izaten da Iraizozko plazan eguna amaitzeko.

Erreferentziak

  1. Espainieraz Iráizoz.
  2. a b Evolución de la población de los municipios y concejos desde 1981, con su legislación asociada. administracionelectronica.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-1-7).
  3. Arozamena Ayala, Ainhoa; Asiron Suarez, Joseba. Iraizotz. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-7).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3154258
  • Commonscat Multimedia: Iraizotz / Q3154258

  • Wd Datuak: Q3154258
  • Commonscat Multimedia: Iraizotz / Q3154258
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ultzama
Alkotz | Arraitz-Orkin | Auza | Eltso | Eltzaburu | Gerendiain | Gorrontz-Olano | Ilarregi | Iraizotz | Larraintzar | Lizaso | Suarbe | Urritzola-Galain | Zenotz