Joan Etxamendi
- Artikulu hau bertsolari luzaidarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxamendi».
Joan Etxamendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luzaide, 1792ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Luzaide, 1879ko maiatzaren 30a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, nekazaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Bordel |
Joan Etxamendi Larralde[1], ezizenez Borddel (Luzaide, Nafarroa, 1792ko urtarrilaren 7a - 1879ko maiatzaren 30a) bertsolaria izan zen.
Biografia
Gurasoak Pedro Etxamendi -aita Mendibekoa zuena- eta Josefa Larralde Luzaide; Frantziako Iraultzan Luzaide okupatu eta bertako etxeak erre zituztenez hiru urtez familia Auritz eta Erroibar aldean bizi izan zen. Itzuli zirenean bertsolariari ezizena eman zion Bordelia etxea berreraiki behar izan zuten; herriko lehen hamalau etxeetakoa da. Sendiak ostatu batean egiten zuen lan. Lanbidez laboraria zen.
Arnegiko Baxoa auzoko Joana Harrietekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Aña Kosepa, Frantzizko, Maria eta Migel. Borddelenia baserrian bizi izan ziren[2]. Aña Kosepa Eiheralarreko Arrosagarairekin ezkondu eta bikoteak etxe berean bizitzeari ekin zionean etxeak ere Arrosagarai izena hartu zuen.
Erlijiosoa, antimonarkiko eta antikarlistatzat jotzen zuen bere burua. Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean eta Lapurdin oso bertsolari ospetsua izan zen. Juan Cruz Arrosagarai Borddel II bere birriloba izan zen.
Lanak
Bat-batean zein bertso jarriekin aritu izan zen. Bere bertso ezagun batzuk hauexek dira:
- Mendekoste bestetan
- Ene Andregaiari
- Ene izpirituan bazen zenbait bertsu
- Karlisten gerlako kantiak
- Donostian soldado
Omenaldiak
Luzaide jaioterriak birritan omendu du Borddel, 1970eko abuztuaren 16an eta 1985eko urriaren 22an; azken egun honetan oroitarria ezarri zuten.
Erreferentziak
Bibliografia
- Jose Maria Satrustegi (1965): Bordel bertsularia, Auspoa, 1965.
Ikus, gainera
- Mañex Etxamendi (argipena)
- Etxamendi eta Larralde
Kanpo estekak
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Joan Etxamendi |
- Juan Etxamendi, Literaturaren Zubitegian.
- Luzaidarra[Betiko hautsitako esteka] Bertsulari.com webgunean.
- Bertsozale.com: Jean Etxamendi
- Joseba Aurkenerena: Bordel bertsolaria Donostian soldadu [1]
- Datuak: Q12260418
- Jatorrizko testuak: Egilea:Joan Etxamendi