Josep Melcior Prat

Josep Melcior Prat
Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli presidentea

1854 - 1855
← Agustín Yáñez y Girona (en) Itzuli - Agustín Yáñez y Girona (en) Itzuli
Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli presidentea

1847 - 1848
← Pedro Vieta (en) Itzuli - Agustín Yáñez y Girona (en) Itzuli

Castelló probintziako gobernadore zibila

1838 -

Bartzelonako gobernadore zibila

1835eko abuztuaren 5a - 1836ko martxoaren 21a
← Felipe Martín Igual (en) Itzuli - Juan López de Ochoa (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEls Prats de Rei, 1780
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia, 1855eko abuztuaren 21a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, Bibliaren itzultzailea eta politikaria
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli

Josep Melcior Prat i Solà (Els Prats de Rei, Anoia, 1779 - Donostia, 1855eko abuztuaren 21a), José Melchor Prat bezala ere ezaguna farmazialari, idazle, itzultzaile eta politikari liberala izan zen.

Datu biografikoak

Els Prats de Rei herrian jaio zen 1779an, Ramon Prat farmazialariaren semea eta Pere Solà medikuaren biloba. [1]

Masoia izan zen.[2]

Formakuntza

Cerverako Unibertsitatean ikasi zuen, eta Filosofiako batxiler-gradua lortu zuen, Farmazian lizentziatu zen 1816ean[3] eta Kimikan doktoratu geroago. Bartzelonako Santa Cruz Ospitalean ere medikuntza ikasi zuen.[1]

Iberiar Penintsulako Gerra (1808-1814)

Iberiar Penintsulako Gerran, Protomedicato del Ejército de Cataluña erakundean lan egin zuen, eta Cadizko Gorteetan parte hartu zuen. 1811an takigrafoa izan zen, eta Gorteetako Bilkura Egunkaria idatzi zituen. [1]

Fernando VII.ren erregetza

Seiurteko Absolutistan (1814-1820) Els Prats de Rei jaioterrian botikari izan zen;[1] garai horretan, 1817an, Bilbo eta Euskal Herriko kostaldea bisitatu zituen, besteak beste Lekeition geldituz, Mariano Lagasca Madrilgo Errege Lorategi Botanikoaren zuzendariaren enkarguz, Juan Antonio Aboitiz belar biltzailearekin egoteko.[4]

Hirurteko Liberalean (1820-1823) Espainiako Gorteetako diputatu eta idazkari izan zen, liberal asaldatu edo veinteañista joerakoa.[2] Erregearen funtzioak eteten zituen dekretua sinatu zutenetako bat izan zen.

Hamarkada Doilorrean (1823-1833), absolutismoa berrezartzearekin batera heriotza-zigorra ezarri zioten, baina Erresuma Batura ihes egitea lortu zuen.

Erbestealdia

Bartzelonako argitalpenaren azala, 1836, Lo Nuevo Testamento lanarena, Josep Melcior Pratek itzulia

Hilabete batzuk eman zituen Londresen, eta gero Knaresborough-era (North Yorkshire) joan zen. Han, ingelesezko lanak gaztelaniara itzultzen aritu zen, eta gizarte garatu, antolatu eta liberal haren funtzionamendua ezagutu zuen. British and Foreign Bible Society elkartearen enkarguz, testu protestante asko itzuli zituen gaztelaniara, Latinoamerikan zabaltzeko. Han Itun Berria eta Itun Zaharraren zati bat itzuli zituen.[5] 1824 eta 1828 bitartean, Ebanjelioak katalanera itzultzen lan egin zuen, 1832an Lo Nou Testament de Nostre Senyor Jesu-Christ traduhit de la Vulgata Llatina en llengua catalana, amb presència del text original izenburupean argitaratu zirenak. Espainiako erlijio-zorroztasunaren aurrean (bertsio protestantea baitzen) lana ez sinatzea erabaki zuen.[6]

Espainiara itzultzea

Fernando VII erregea hil ondoren, 1833an Bartzelonara itzuli zen, eta han gobernu zibileko idazkari izendatu zuten. Lehen Karlistaldian (1833-1840), Katalunian eraikin erlijiosoen kontra 1835ean eginiko erasoen ostean,[7] gobernadore zibilak dimisioa eman zuen; orduan Pratek hartu zuen behin-behineko gobernadoretza. Garai honetan batzorde bat sortu zuen, Espainiako desamortizazioen ondorioz desagertutako komentuetako artxiboen, liburutegien eta pieza artistikoen inbentarioa egiteko.[8] Ostean, gobernadore zibil izan zen hainbat lekutan: Lleida (1837), Tarragona (1837-38), Castelló (1838), Kordoba (1839), Oviedo (1840-42) eta Kordoban berriro (1843). 1845ean Bartzelonako probintzia-kontseilari izendatu zuten, 1854an Kontseilua ezabatu arte.

1835eko urriaren 15ean Zientzia eta Arteen Errege Akademiako kide izendatu zuten, eta bi alditan (1847-48 eta 1854-55) izan zen horren buru. Reial Acadèmia de Bones Lletres erakundearen kidea izan zen, eta lehendakaria 1835 eta 1837 artean; garai horretan, disolbatutako komunitate erlijiosoetatik zetozen liburu asko berreskuratu zituen.[9] Bartzelonako Medikuntzako Errege Akademiako kidea ere izan zen.

1834ko abenduaren 22an, Albert Pujol presidenteordeak proposatuta, Societat Econòmica Barcelonesa d'Amics del País (SEBAP) elkartean sartu zen, Instrukzio eta Ongintza sailean. 12 alditan SEBAPeko lehendakari izan zen, eta elkartearen bilguneak sortu zituen Igualada, Manresa, Mataró, Vilafranca del Penedès, Vilanova i la Geltrú eta Vic hiribilduetan. 1835ean, suteen aurkako sorospen-sozietate bat sortzen hasi zen; itsuen eskola berritu zuen; Banc de Crèdit Agrícola sortzea bultzatu zuen (1855); eskola lancastertarrak sortu zituen; Damen Batzordea sortu zuen neska pobreak hezteko. 1835an Caixa de Barcelona eratzeko batzordeko kide izan zen (1844an sortu zen azkenean).

Gipuzkoako gobernadore zibil zela, Donostian hil zen 1855eko abuztuaren 21ean, koleraren ondorioz.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e (Katalanez) «Josep Melcior Prat i Solà» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0052574.xml.
  2. a b «Josep Melcior Prat i Solà | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. (Gaztelaniaz) José Melchor Prat (de) y Sola - Farmacéuticos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  4. (Gaztelaniaz) Goicoetxea Marcaida, Angel. (2012). «Correspondencia botánica inédita de Juan Antonio de Aboitiz» Euskonews (Euskonews) 607.
  5. Biografies anoienques[Betiko hautsitako esteka]
  6. Butlletí de l'Associació Bíblica de Catalunya, núm. 99 (maig 2008). .
  7. (Katalanez) «Les bullangues de Barcelona (1835-1843) i la polisèmia rere el concepte de «revolta popular»» Ab Origine Magazine 2022-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  8. 250 años de Arqueología y Patrimonio. Documentación sobre arqueología y patrimonio histórico de la Real Academia de la Historia: estudio general e índices, Madrid, 2003
  9. (Katalanez) DadesCat. (2020-12-22). «Prat i Solà, Josep Melcior» Dades dels Països Catalans (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16066260
  • Commonscat Multimedia: Josep Melcior Prat i Solà / Q16066260

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 49554025
  • ISNI: 0000000071434309
  • BNF: 15733920h (data)
  • LCCN: n2009065571
  • UB: a1242935
  • Wd Datuak: Q16066260
  • Commonscat Multimedia: Josep Melcior Prat i Solà / Q16066260