Kayla Canett

Kayla Canett

(2024)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSan Diego, 1998ko martxoaren 28a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFallbrook (Kalifornia)
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria

Twitter: canett_kayla Instagram: kaylacanett Edit the value on Wikidata

Kayla Canett (AEB, 1998ko apirilaren 29a) estatubatuar errugbi jokalaria da, zazpiko errugbi modalitatean jarduten duen kirolaria.[1]

2017an egin zuen debuta AEB taldearekin, 2017ko Eagleseko Emakumezkoen Munduko Errugbi Kopako eskuadroiarako izendatu zutenean.[2][3][4] 2023an, Premier Rugby Seven taldeko Pittsburgh Steeltoekin egokitu zen Canett.[5]

2024ko Parisko Udako Olinpiar jokoetan brontzezko domina jaso zuen zazpiko errugbian.[6][7]

Bizitza

Canett Fallbrook Bigarren Hezkuntzako Eskolara eta Pennsylvaniako Estatuko Unibertsitatera joan zen.

2013an hasi zuen errugbi ibilbidea, bigarren hezkuntzako lehen urtean. Aurretik, saskibaloian eta futbolean aritu zen.[8] Kinesiologian espezializatu zen Penn estatuan.

Errugbi ibilbidea

Unibertsitatean

Canettek Penneko Estatu Unibertsitatean jokatu zuen errugbi kolegiatuan. 2017an, Canettek bere hamabigarren Txapelketa Nazionala irabazten lagundu zion bere taldeari, Lindenwoodeko Unibertsitatea garaitu ostean, 28-25.[9]

Zazpiko errugbi selekzioan

2016ko Dubai Women's Seven lehiaketan egin zuen debuta Zazpiko errugbian. 2019ko Panamerikar Jokoetan lehiatu zen.[10]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan egin zuen debut olinpikoa, Tokion, Japonian.[11] Canetten taldeak, AEBk, seigarren postuan bukatu zuen.

2022an, berriz hautatu zuten Estatu Batuetako taldean Seven Munduko Errugbi Koparako, Lurmutur Hirian.[12][13]

AEBko emakumeen taldean izendatu zuten Canett Parisen egin ziren 2024 Udako Olinpiar Jokoetarako.[14][15] Bere taldeak Australia garaitu zuen brontzezko dominaren finalean eta zazpiko errugbian Olinpiar Jokoetako lehen domina irabazi zuen AEBk.[16]

Olinpiar Jokoak

2024ko Udako Olinpiar jokoetan Parisen hirugarren postua lortzeko Australiaren aurka jokatu zuten uztailaren 30ean eta 14-12 irabazi zuen AEBk.[17] Brontzezko domina irabazi zuen taldea osatu zuten jokariak hauexek izan ziren: Alev Kelter, Lauren Doyle, Kayla Canett, Kristi Kirshe, Ilona Maher, Ariana Ramsey, Naya Tapper, Alena Olsen, Alex Sedrick, Sammy Sullivan, Sarah Levy, Stephanie Rovetti, Kristen Thomas eta Nicole Heavirland.[6]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris

 Frantzia

03 !3. postua, brontzezko domina Zazpiko-errugbia

emakumeak

Erreferentziak

  1. «CANETT Kayla» Olympics.com 2024.
  2. Wise, Chad. (July 17, 2017). «Eagles announced for Women's Rugby World Cup 2017 in Ireland» USA Rugby.
  3. «Women Eagles Name World Cup Squad» www.thisisamericanrugby.com July 17, 2017.
  4. (Ingelesez) «New caps in Women's Eagles World Cup squad» Americas Rugby News.com July 20, 2017.
  5. (Ingelesez) «Steeltoes | Premier Rugby Sevens» www.prsevens.com.
  6. a b (Gaztelaniaz) «Resultados Final Femenino Rugby 7 - JJOO de París 2024» Marca 2024-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  7. ISSN https://olympics.com/es/paris-2024/calendario/rugby-7/femenino?day=undefined..
  8. Finlan, Jackie. (2016-03-15). «Player of the Week: Kayla Canett» The Rugby Breakdown: Women's News.
  9. (Ingelesez) Connelly, Steve. (2017-05-07). «The Dynasty Continues: Penn State Women's Rugby Wins 12th National Championship» Onward State.
  10. «Rugby 7 | Athlete Profile: CANETT-OCA Kayla - Pan American Games Lima 2019» wrsd.lima2019.pe.
  11. (Ingelesez) «Kayla Canett-Oca | NBC Olympics» www.nbcolympics.com.
  12. (Ingelesez) «USA names rosters for Sevens World Cup» Americas Rugby News 2022-09-02.
  13. (Ingelesez) Cahill, Calder. (2022-09-01). «Women's Eagles Sevens target podium chase as roster is named for the Rugby World Cup Sevens» eagles.rugby.
  14. Peene, Sam. (2024-06-18). «Team USA announces Women's Olympic Rugby Sevens team for Paris 2024» olympics.com.
  15. (Ingelesez) Dean, Taylor. (2024-06-17). «USA Rugby announces Women's Olympic Rugby Sevens Team for Paris» eagles.rugby.
  16. (Ingelesez) Cahill, Calder. (2024-07-30). «History made as USA Women's Sevens win Olympic bronze in Paris» usa.rugby.
  17. (Gaztelaniaz) «| EL MUNDO» ELMUNDO 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

  • Kayla Canett en USA Rugby
  • Kayla Canett erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
  • Ameriketako Estatu Batuetako Kayla Canset-Ocak [sic] errugbi garaian eramaten du pilota... Berrien argazkia - Getty Images
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41324032
  • Commonscat Multimedia: Kayla Canett / Q41324032

  • Wd Datuak: Q41324032
  • Commonscat Multimedia: Kayla Canett / Q41324032