Kelly van der Veer
Kelly van der Veer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hilversum, 1980ko maiatzaren 6a (44 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, idazlea eta modeloa |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Kelly van der Veer (Hilversum, Herbehereak, 1980ko maiatzaren 6a) herbehereetar emakume abeslari transexuala da.
Biografia
Kelly, Ferry van der Veer jaiotza-izenez, gizon jaio zen. Haurtzaroan Kinderen voor Kinderen haur-koroan kantatu zuen. 19 urterekin sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen.
2001ean partaide sartu zen Herbehereetako Anaia Handia reality showra eta ospea lortu zuen. Showaren finaletara heldu zen eta telesaioa utzi zuenean, bere musika ibilbideari berrekin zion. 2002an I'm What I am singlea argitaratu zuen.
2006an Kelly izenburudun liburu autobiografikoa idatzi zuen Anaia Handia telesaioan lehiakide izan zuen Andries de Jongekin.
2011ko martxoan bere senargaiak eta biek ezkon hitza eman zioten elkarri, baina urtebete geroago banandu ziren. Ostera, webcam-neska eta makillaje-espezialista bezala egin zuen lan. 2016ko udan, Hagako prostituzio-etxe batean lan egiten zuela jakitera eman zen.
Diskografia
- I'm What I Am (2002)
- Proud Mary (2006)
- Ik Doe Wat Ik Doe (2010)
Filmografia
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2002 | Meiden van de Wit (Telesaila) | Sylvia Gosschalk | 5 ataletan: "Zarathustra", "Oud zeer", "Nippon", "Verzet" eta "Macht" |
2004 | Gay | Kelly | |
2010 | De TV kantine (Telesaila) | Kelly | Atal batean: "Alles is oranje" |
Bibliografia
Autobiografia
- Jong, A.; van der Veer, K. (2006): Kelly, ISBN 90-274-3984-2
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Kelly van der Veerren webgune ofiziala
- Datuak: Q2233975