Kii penintsula
Kii penintsula (japonieraz: 紀伊半島, Kii-hantō?) Japoniako Honshū uharteko penintsula handiena da, hego-mendebaldean dagoena.
Geografia
Hiru prefeturatan zabaltzen da, zatirik handiena Wakayamak hartzen du, baina Nara eta Mie prefekturen lurrak ere baditu.
Fauna eta flora
Iparralderen dauden koralak agertzen dira penintsularen inguruan. Kuroshio itsaslasterrak hegoaldetik ur epelak ekartzen ditu eta bertan dagoen Nanki (南紀) lerro tektonikoan hezetasun handia pilatzen da.
Koralak ezezik baso epel hezea oso dentsoa da bertan, izan ere nekazaritzarako hezeegia baita eremua. Erreka ugari daude eta ur-jauzi ederrak ere bai.
Ekonomia
Penintsulako ekonomia basogintzan eta arrantzan oinarritzen da.
Ondasun nabarmenak
- Aintzinako Narako monumentu historikoak (Gizateriaren Ondare).
- Hōryū-ji eremuko monumentu budistak (Gizateriaren Ondare).
- Kii mendizerrako toki eta erromes bide sakratuak (Gizateriaren Ondare).
- Yoshino-Kumano Parke Nazionala.
- Wakayamako gaztelua.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1053290
- Multimedia: Kii Peninsula / Q1053290