Kind of Blue Miles Davis estatubatuar jazz tronpeta-jotzailearen estudioko albuma da, 1959ko abuztuaren 17an Columbia Recordsek argitaratua. Urte hartako martxoaren 2 eta apirilaren 22 bitartean grabatu zuten New Yorkeko 30th Street Studioan.
Davisen lanik arrakastatsu eta ezagunena da, jazz mundua irauli zuena.[1] Colin Larkinek All Time Top 1000 Albums zerrendan 14.a sailkatu zuen.[2]
Abestien zerrenda
A aldea |
Zenb. | Izenburua | Iraupena |
1. | "So What" | 9:04 |
2. | "Freddie Freeloader" | 9:34 |
3. | "Blue in Green" | 5:27 |
B aldea |
Zenb. | Izenburua | Iraupena |
1. | "All Blues" | 11:33 |
2. | "Flamenco Sketches" | 9:26 |
Erreferentziak
- ↑ «Jimmy Cobb jazz bateria jotzailea hil da, 91 urterekin» Berria 2020-05-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Larkin, Colin. (2000). All Time Top 1000 Albums. (3. argitaraldia) Virgin Books, 40 or. ISBN 0-7535-0493-6..
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |