Kontinente galduak
Kontinente galduak izugarrizko hondamendien ondoren herri eta zibilizazio osoen desagerpena kontatzen duten mitoak dira. Gizakiak sortutako narrazioak dira. Kontinente horien erreferentziak, askotan, testu klasikoetan agertzen dira. Kondaira horien arabera desagetutakoak herri aurreratuagoak ziren.
Zientziaren ikuspuntua
Zientziaren ikerketek gertaera horien ezintasuna erakutsi dute. Plaken tektonikak proba asko ematen ditu zentzu horretan. Batez ere kontinente oso batek ezin du desagertu esaten duten hain denbora laburrean. Zientziak ez ditu horrelako gertaeren frogak aurkitu; batez ere Kuaternario arotik, hau da, ugaztunak eta gizakia agertu ziren garaitik, ez dira horrelako fenomenoen aztarnik aurkitu.[1]
Dokumentu historikoak
Antzinako dokumentu batzuk kontinente horiek deskribitzen dituzte. Besteak beste, Papyrus Harris 500, Ipuurren Papiroa eta Hermitage Papiroa. Horietan munduak buelta osoa goitik behera eman zuela esaten da.
Kontinente galdu batzuk
- Atlantida
- Hiperboria
- Thule
- Mu
- Lemuria
Kontinente galduak literaturan
Idazle askok azaldu ditutzte kontinente hauek haien eleberrietan. Hona hemen adibide batzuk:
- Platon
- Edgar Rice Burroughs: (The Land That Time Forgot, Tarzan and the Jewels of Opar
- Arthur Conan Doyle: (The Lost World)
- Philip José Farmer
- James Gurney (Dinotopia)
- H. Rider Haggard
- Robert E. Howard (Conan the Barbarian)
- Édouard Lalo (Le roi d'Ys)
- H. P. Lovecraft
- Augustus Le Plongeon
- Zecharia Sitchin
- J. R. R. Tolkien
- Jules Verne (Lurraren bihotzeraino)
Bibliografia
- Umberto Eco: Storia delle terre e dei luoghi legendari. Bompiani, Milan: RCS Libri, 2013.
Erreferentziak
- ↑ .
Ikus, gainera
- Uholde Handia
- Hiri desagertu
- Itsasgorako uharte
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Kontinente galduak.
- (Gaztelaniaz):Kontinenteak eta beste leku asmatutakoak.
- Datuak: Q3276230