Kosterhavet Parke Nazionala
Kosterhavet Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 38.823,86 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°49′36″N 11°00′29″E / 58.8268°N 11.008°E / 58.8268; 11.008 |
Kokapena | Bohuslän |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Västra Götalandeko konderria |
Suediako udalerria | Strömstad udalerria |
Kosterhavet Parke Nazionala (suedieraz: Kosterhavet nationalpark), Suediako parke nazional bat da, Strömstad hiritik gertu dagoena.
Geografia
Skagerrak itsasoaren ertzean dagoena. Västra Götalandeko konderrian kokaturik dago, Norvegiarekiko mugan. Mugaren bestaldean dagoen Ytre Hvaler Parke Nazionalarekin jarraipena du. Koster uhartediaren inguruko itsasaldea eta kostaldea hartzen ditu, ez ordea uharteen barnealdea.
Ezaugarriak
Koster uhartedia dagoen izen bereko fiordoak 200 metrotako sakonera dauka, tenperaturak baxuak dira (5 - 7 °C artekoak) eta gazitasuna nahiko handia da (%35 ingurukoa).
Fauna
6.000 espezie itsastar aurkitu dira. Gehienak arrainak, platuxa, bakailaoa eta amuarrainak besteak beste. Honetaz gain hegaztiak (ipar-txenadak eta marikoiak) eta fokak ere ohikoak dira.
Arrantza
Arrantza onarturiko jarduera da, beti ere arautegi espezifikoa jarraitzen bada. Kosterhavet Parke Nazionala Caridea izkira eta zigala harrapatzeagatik da bereziki ezaguna.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Suedieraz) Parkearen webgune ofiziala
- Datuak: Q1438951
- Multimedia: Kosterhavet / Q1438951
Suediako parke nazionalak | ||
---|---|---|
Abisko • Ängsö • Björnlandet • Blå Jungfrun • Dalby Söderskog • Djurö • Färnebofjärden • Fulufjället • Garphyttan • Gotska Sandön • Hamra • Harapanda • Kosterhavet • Muddus • Norra Kvill • Padjelanta • Pieljekaise • Sånfjället • Sarek • Skuleskogen • Söderåsen • Stenshuvud • Stora Sjöfallet • Store Mosse • Tiveden • Töfsingdalen • Tresticklan • Tyresta • Vadvetjåkka |
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page