Kuskuta
Kuskuta | |
---|---|
Akazia baten bizkarroi den kuskuta-landarea (Punjab, Pakistan). Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Convolvulaceae |
Generoa | Cuscuta Linnaeus, 1753 |
Kuskuta ezkertearen familiako landare bizkarroi batzuen generoa da. Ernetzean ez dute kotiledoirik izaten hazian, baina zain moduko luzakin batzuk eta hari-itxurako zurtoin fin batzuk hazten zaizkie, landareren baten gaineraino iristeko eta hari hazkurria atereaz bizitzeko. 80 bat landare espezie ezagutzen dira kuskuta izenaz. Ia mundu guztian daude zabalduak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q190505
- Multimedia: Cuscuta / Q190505
- Espezieak: Cuscuta