Lanark

Lanark
Lannraig
Lanrik
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHegoaldeko Lanarkshire
Geografia
Koordenatuak55°40′30″N 3°46′37″W / 55.6749°N 3.777°W / 55.6749; -3.777
Map
Demografia
Biztanleria9.050 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakYvetot

Lanark, Eskoziako gaeleraz: Lannraig eta eskozieraz: Lanrik, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 8.253 biztanle ditu.

Etimologia

Kumbrierazko Lanerc hitzetik dator, honek "basoko soilgunea" esan nahi du.

Historia

Erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten gaur egun Castle Hill deitzen den muinoan, izan ere Clyde ibaiaren gaineko puntu estrategikoa baitzen.

X mendean Lanarkeko gaztelua eraiki zen. Erdi Aroan merkatu herri garrantzitsua izan zen eta 1140an David I.a Eskoziakoak errege burgo izendatu zuen. Harresia ere eraiki zen merkataritza babesteko, eta herriak lau ate izan zituen. Bertatik kontrolatzen zen eremu zabala Lanarkshire zen. St Kentigern eliza ere garai hartakoa da.

1786an David Dale negoziogizonak kotoi lantegia ezarri zuen herritik 2 kilometrotara Clyde ibaiaren ertzean eta inguruan langileentzako auzoa sortu zen. New Lanark ("Lanark berria") izena hartu zuen. Richard Arkwright asmatzaileak asmaturiko makina bereziak erabili ziren, uraren indarra aprobetxatzen zutenak. 2001 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

XIX mendean trenbidea iritsi zen eta 1930tik aurrera militarren kuartela ere egon izan da bertan.

Lanark Lanimer Jaialdia

Urtero ekainean ospatzen den jaialdia da. Eskolako haurrek Lanimer erregina eta gortea aukeratzen dute eta herriko negoziogizonek Lord Cornet. Astelehen gauean hiriko mugarrien erdiak ikuskaten dituzte Lord Cornet eta bere laguntzaileek, asteartean Lanimer erreginaren eta bere gortearen desfilea izaten da, eta asteazkenean Lord Cornet eta laguntzaileek falta diren mugarriak ikuskatzen dituzte. Ostegun eta ostiralean erreginak harrera egiten die herritarrei eta haurrek abestiak eta dantzak egiten dituzte.

Ondasun nabarmenak

  • New Lanark (Gizateriaren Ondare)
  • Corehouse
  • Craignethan gaztelua (herritik 7 kilometrotara)

Iruditegia

  • Lanarken erdigunea.
    Lanarken erdigunea.
  • New Lanark (Gizateriaren Ondarea).
    New Lanark (Gizateriaren Ondarea).
  • Corehouse.
    Corehouse.
  • San Nikolas eliza.
    San Nikolas eliza.
  • William Smellie Memorial ospitalea.
    William Smellie Memorial ospitalea.
  • Corra gazteluaren hondarrak.
    Corra gazteluaren hondarrak.
  • Craignethan gaztelua.
    Craignethan gaztelua.
  • Clyde ur-jauziak.
    Clyde ur-jauziak.
  • Clyde ibaia.
  • Lanark aintzira.
    Lanark aintzira.
  • Lanark Lanimer Jaialdia.
    Lanark Lanimer Jaialdia.
  • Lanark Lanimer Jaialdia.
    Lanark Lanimer Jaialdia.
  • Lanark Lanimer Jaialdia.
    Lanark Lanimer Jaialdia.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1002124
  • Commonscat Multimedia: Lanark / Q1002124

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 136093572
  • LCCN: n84136334
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1002124
  • Commonscat Multimedia: Lanark / Q1002124
  • i
  • e
  • a
Hegoaldeko Lanarkshire konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak