Las Benitas monasterioa

Las Benitas monasterioa
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Aragoiko udalerriaJaka
Koordenatuak42°34′06″N 0°32′49″W / 42.5684277°N 0.54705695°W / 42.5684277; -0.54705695
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1555
Arkitektura
Estiloapizkundea
Ondarea
669-063

Las Benitas esaten diote Jakan ofizialki gaztelaniaz Real Monasterio de las Benedictinas delakoari, Jaka hiriko moja beneditarren komentuari. 1555. urtean fundatu zen, Jazetaniako herri txikiago baten zegoen Santa María de Santa Cruz de la Serós monasteriorik mojak hirira etorri zirenean[1].

Deskribapena

Monasterioa Jakako erdigune historikoko ekialdeko muturrean dago, non hiriaren harresiekin bat egiten zuen (20. mendean desagertu ziren harresiok).

Ernazimendu estilokoa da monasterioa, baina aurretizko aztarna erromanikoak ditu, eraikin zaharragoenak.

Bi eliza ere badira monasterioaren eraikin multzoan; agerikoa San Ginés deritzona, eta kripta batean dagoen lur azpikoa, San Salvador edo Santa María izen bikoitzekin ezagutua[1].

Antsa Aragoikoaren sarkofagoa

Sarcófago De Doña Sancha De Aragón.

Arte erromanikoaren pieza inportante bat dago monasterioan: Antsa Remiritz Aragoikoaren sarkofagoa da. Dama hau Iruñeko errege Antso V.aren Antso V.aren arreba izan zen. Sarkofagoa goian aipaturiko Santa Cruz de la Serós herrian zegoen, eta 1622an eraman zuten Jakara.

2011. urtean, Zaragozako Unibertsitateak egindako azterketa batek determinatu zuen hilobian bederatzi pertsonaren gorpuzkiak zeudela[2]. Ikerketan Aragoiko beste errege-erregina batzuen hilobiak aztertu ziren, tartean San Juan de la Peñako Panteoikoak, eta bateko eta besteko gorpuzkiak aztertu zituzten, ADN-aren bidez ahaidetza konexioak agerrarazteko. Identifikatu zutenetako bat Ramiro I.a Aragoiko erregea izan, eta haren alaba Antsa Remiritz, ondorioz, sarkofago honetan egon bazegoela ere ikusi zuten. Eta baita, Antsa honen bi ahizpa are, Urraka eta Teresa, biak sarkofagoaren irudietan agertzen direnak.

  • Antsa Aragoikoaren sarkofagoa. Haren amona Antsa Oibarkoaren gorpuzkiak ere identifikatu dira bertan.
    Antsa Aragoikoaren sarkofagoa. Haren amona Antsa Oibarkoaren gorpuzkiak ere identifikatu dira bertan.
  • Antsa Aragoikoa, ezker-eskuin Urraka eta Teresa ahizpak dituela.
    Antsa Aragoikoa, ezker-eskuin Urraka eta Teresa ahizpak dituela.

Antsa Oibarkoa dama nafarra, ADN-z identifikatua

Ikerketa horren[2] sorpresa handiena izan zen hiru ahizpa hauen amona ere sarkofagoan zegoela, Ramiro I.aren ama, eta pertsona hori da Antsa Oibarkoa, Iruñeko errege baten maitalea, seguruenik ADN bitartez identitatea baieztatu ahal izan den euskal pertsonaia antzinakoena.

Erreferentziak

  1. a b «Monasterio de Santa Cruz / Monjas Benedictinas» Ayuntamiento de Jaca (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  2. a b ZARAGOZA, EFE.. «Identificada genéticamente la primera dinastía de los Reyes de Aragón» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56097589
  • Commonscat Multimedia: Monasterio de las Benedictinas (Jaca) / Q56097589

  • Wd Datuak: Q56097589
  • Commonscat Multimedia: Monasterio de las Benedictinas (Jaca) / Q56097589