Le Bleu du caftan
Le Bleu du caftan | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Le Bleu du caftan |
Jatorrizko hizkuntza | arabiera frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Maroko, Belgika eta Danimarka |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film erromantikoa eta film komikoa |
Iraupena | 122 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Maryam Touzani |
Gidoigilea(k) | Maryam Touzani Nabil Ayouch (en) [[Kategoria:Nabil Ayouch (en) idatzitako filmak]] |
Antzezlea(k) | |
Lubna Azabal Saleh Bakri (en) Ayoub Missioui (en) [[Kategoria:Saleh Bakri (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Ayoub Missioui (en) antzeztutako filmak]] | |
Argumentu nagusia | kaftan (en) |
Historia | |
Nominazioak | International Submission to the Academy Awards (en) Maroko |
strandreleasing.com… | |
Le Bleu du caftan 2022ko Maryam Touzani marokoar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Halim eta Mina senar-emazteek kaftan denda bat dute Marokoko Sale hirian. Halimek josi egiten du, eta Minak bezeroekin du harremana. Halim maleem bat da, joskintza aditu bat, eta jantziak era tradizionalean egiten jarraitzen du, eskuz eta bere denbora hartuz. Jantzi bakoitza bakarra da, baita gorputz bakoitza ere, eta Halimek ideia hori buruan duela egiten du lan. Hitz gutxiko gizona da, eta orduak dendaostean igarotzen ditu, josten. Minak, berriz, bezeroen haserrea eta pazientziarik eza kudeatu behar ditu; geroz eta aurreratuagoa dagoen industria batean, jendeak ez du astirik Halimen lan preziatuak baloratzeko, eta mehatxu egiten diete makinaz lan egiten duten beste jostun batzuengana joko dutela. Halimen lan erritmo motelez gain, Mina gaixo dago, eta geroz eta denbora gutxiago eskaini diezaioke dendari. Horiek horrela, Youssef gaztea kontratatu dute, ofizioa ikas dezan. Baina, laster, bi gizonen arteko harremanak bikotearen dinamika aldatuko du, ezkutuan gordetzen saiatutakoak azaleratuz.[1]
Aktoreak
- Lubna Azabal : Mina
- Saleh Bakri : Halim
- Ayoub Missioui : Youssef
Erreferentziak
- ↑ «Maitatzeko era askotarikoak» Berria 2023-03-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q112034047
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |