Legazpi dorrea

Legazpi dorrea
edo
Legazpi etxea[1]
Kultura ondasuna
Legazpi dorrearen aurrealdeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumarraga
Koordenatuak43°05′12″N 2°19′10″W / 43.08653°N 2.31958°W / 43.08653; -2.31958
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001167
2

Legazpi dorrea (herritarrek Legazpi etxea deitu ohi diote) Gipuzkoako Urola Garaia eskualdeko Zumarraga udalerrian dagoen dorretxea da, hain zuzen ere RENFEko Zumarragako tren geltokiaren aurrean dago. Migel Lopez Legazpikoa esploratzaile eta konkistatzailearen jaiotetxea da.

Historia

Dorretxea Legazpi familiak eraiki zuen babes dorrea izan zen eta XIII eta XV. mendeetako Ahaide nagusien Gerran zeresan handia izan zuen. XV. mendean Henrike IV.a Gaztelakoak gerra amaitu zuen nobleen aurka borrokatzen ziren ermandadeen alde eginez eta dorretxeei defentsarako ziren elementu guztiak kendu arazi zizkien, Legazpi dorreari ere bai[3]. 1502 urtean Miguel Lopez Legazpi konkistatzailea jaio zen bertan. Garai hartan Jauregi Handia izena ematen zitzaion.

Pedro de Legazpik bere aitonaren Araiako jaurerria eskuratu zuenean hara mugitzea erabaki zuen eta dorrrea Yarza familiari saldu zion. Hauek XVIII. menden baserri moduan erabiltzeko moldatu zuten.

XIX. mendean etxea botatzekotan egon ziren trenbidea ondotik pasatu behar zelako baina Nikolas Soraluze politikari zumarragarrak eraikina ez eraistea lortu zuen[4].

1940. hamarkadan Esteban Orbegozo enpresak beregain hartu eta Estatuko Monumentu Historiko-Artistiko izendatzea lortu zuen. Egoera oso txarrean eskuratu zuen baina ordutik hainbat berriztatze lan egin dira, azkenak 1990. hamarkadan. 1970. hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen bere gain.

Erabilera

1964an Museo Hispano-Filipinarra ezarri zen bertan. Gaur egun kultur jarduera ugari egiteko erabiltzen da, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, bilerak, aurkezpenak... Secundino Esnaola Musika Eskolaren egoitza ere bada.

Erreferentziak

  1. "Legazpi Etxea esanez ezagutzen dugu, Migel López de Legazpi Filipinar Irlen kolonizatzailea bertan jaio zelako". Legazpi dorretxearen historia Zumarragako Udalaren webgunean Herrian. Ingeba.euskalnet.net webgunea. Gipuzkoako Ibilbide Turistikoak.
  2. "...Antza denez, XIII.-XIV. mendeetan eraiki zen. Hasiera batean, dorre almenaduna eta kanpoaldeko patio atxiki bat zeuzkan. XV. mendean, almena kendu eta zurez eta adreiluz berritu zen, kanpoaldeko patioa ere hartuz...".[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Legazpi dorrea» diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  4. User, Super. Legazpi Dorretxea (Zumarraga). (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Legazpi dorrearen inguruko argibidea Hiru.com webgunean
  • Legazpi dorretxearen maketa edo erreproduzioa argazkiak eta argibideak ikusgai[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262063
  • Commonscat Multimedia: Legazpi dorrea / Q12262063

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0001167
  • Wd Datuak: Q12262063
  • Commonscat Multimedia: Legazpi dorrea / Q12262063
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Baronatarren dorretxea • Buradongo gaztelua • Gebara gaztelua • Labrazako gazteluaLanosko gazteluaMarutegiko gazteluaMendoza dorretxeaOtxanda Andrearen dorreaZabalateko gaztelua
Bizkaia
Gipuzkoa
Aitzorrotzeko gazteluaArkaleGaztelu Zahar gazteluaHondarribiko gaztelua • Legazpi dorrea • San Marko gotorlekuaSan Telmo gaztelua • Santa Barbara gotorlekua • Santa Isabel gaztelua • Urgullgo gaztelua
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa