Lorraine-Dietrich
Lorraine-Dietrich | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Société Lorraine des Anciens Etablissements de Dietrich et Cie. |
Mota | automobile manufacturer (en) , negozioa eta rail vehicle manufacturer (en) |
Jarduera sektorea | automobilgintza eta vehicle construction (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Ekoizpena | Kamioi |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Historia | |
Sorrera | 1905 |
Sortzailea | Adrien de Turckheim (en) |
Desagerpena | 1934 |
Lorraine-Dietrich lokomotorren, automobilen eta hegazkin-motorren fabrikatzailea izan zen, Frantzian, 1896tik 1935era. [1]
Historia
De Dietrich et Cie konpainia. 1896an hasi zuen bere jarduera eta trenbiderako lokomotorrak fabrikatzen aritu ziren.
1900eko hamarkadaren hasieran automobilen ekoizpenarekin hasi ziren, lizentziapean (Bollée, Turcat-Méry, Bugatti eta Vivinus), Niederbronn-eko lantegian.
1902an, bere autoa ekoitzi zuen, Ettore Bugatti ingeniariaren diseinuarekin, fabrikan lanean hasi zena.
1908an automobil eta hegazkin motorren fabrika banatu eta Lorraine-Dietrich izena jarri zioten. [2]
1920ko hamarkadan, Lorraine-Dietrich motor markak bere jarduera zabaldu zuen beste herrialde batzuetan hegazkin-motorrak fabrikatzeko lizentziak emanez. [3]
Motor eta automobil asko 27 urteko jarduera industrialean fabrikatu ziren, 1935ean jarduera bertan behera utzi eta fabrika itxi zen.
Lehiaketa
Lorraine-Dietrich-ek Sari Nagusietan eta kirol lasterketetan parte hartu zuen lehiaketa-talde bat izan zuen. 1906an Circuit des Ardennes-en irabazi zuen Arthur Duray gidariarekin. 1925 eta 1926an, Lorraine-Dietrich B3-6 autoan Le Manseko 24 Orduak irabazi zituzten, azken urte honetan 1-2-3 sartuta. [4] [5]
Erreferentziak
- ↑ http://www.autopasion18.com/HISTORIA-LORRAINE-DIETRICH.htm
- ↑ http://www.cartype.com/pages/1438/lorraine_dietrich[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://web.archive.org/web/20120402071043/http://www.mincyt.cba.gov.ar/site/fabricamilitar/19271943/19271943_09b.html
- ↑ «Le Mans 24 Hours 1926 - Race Results - Racing Sports Cars» www.racingsportscars.com.
- ↑ «Le Mans 24 Hours 1925 - Race Results - Racing Sports Cars» www.racingsportscars.com.
Kanpo estekak
- Datuak: Q574579
- Multimedia: Lorraine-Dietrich / Q574579