Manuel Bartual
Manuel Bartual | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Bartual Paredes |
Jaiotza | Valentzia, 1979ko azaroaren 6a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea |
Manuel Bartual (Valentzia, 1979 - ) diseinatzaile grafiko, marrazkilari eta editorea valentziarra da.
Biografia
Ipuin laburren eremuan Bartualek Morón de Pollastre, Álex eta Con amigos como estos liburuen egilea izan da, Manuel Castañorekin batera eginak eta 7 Monos argitaletxe kolektiboarekin ekoiztuak. Kolektibo horren sortzaileetako bat da.
Grupo Editorial Santillana, El País, Ediciones Sinsentido, Dibbuks eta Astiberri Ediciones argitaletxeetan marrazkiak argitaratu ohi ditu. TRAMA, Buen Provecho, Noroeste edo El Manglar aldizkarien irudi arduraduna da, eta 9º ARTE fanzinea maketatzen du. 2003tik, gainera, NOMAGAZINE izeneko kultur bisualari buruzko on-line argitalpena zuzentzen du.
Lorenzo Gómezekin Reflexiones de un oficinista egin zuen, TOS aldizkarian zatika argitaratutako kontakizuna. 2007tik aurrera El Jueves aldizkarian Sexorama seriea argitaratzen du, eta urte berdineko azarotik ¡Escucha esto! umorezko webloga egiten du MTV Españarentzat.
2011n, ¡Caramba! izeneko fanzinearen arrakasta zela eta, izen berbera duen editoriala sortu zuen.
Kanpo estekak
- Web ofiziala
- Datuak: Q2895208
- Multimedia: Manuel Bartual / Q2895208