Manuel de Pedrolo
Manuel de Pedrolo | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel de Pedrolo Sanchez i Molina |
Jaiotza | L'Aranyó, 1918ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1990eko ekainaren 26a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, idazlea, itzultzailea, antzerkigilea eta zientzia-fikzio idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errepublikako Herri Armada Associació d'Escriptors en Llengua Catalana |
Genero artistikoa | narrazioa antzerkia drama |
Manuel de Pedrolo i Molina (1918ko apirilaren 1a – 1990eko ekainaren 26a) katalanezko idazlea izan zen. 1918. urtean Aranyón (Segarra) jaio zen, eta haurtzaro eta nerabezaro Tàrregan igaro zuen. 1935. urtean Bartzelonara joan zen.
1950. urtean argitaratutako poema liburu batekin hasi zuen bere literatura ekoizpena. 1953an bere lehenbiziko eleberria argitaratu zuen, Es vessa una sang fàcil. 1954an Premi Joanot Martorell saria irabazi zuen, eta horrez geroztik egungo katalan eleberrien ekoizle irmo eta oparoena bihurtu zen.
Minbiziaz Barcelonan hil zen 1990. urtean.
Ekoizpena
Bere eleberrien artean daude:
- La mà contra l'horitzó
- Balanç fins a la matinada
- Cendra per Martina
- Mecanoscrit del segon origen (1974)
Ipuinak ere argitaratu ditu:
- Crèdits humans
Baita antzerki lanak ere:
- Cruma
- Homes i no
- Situació bis
Jasotako sariak
- Joanot Martorell, 1954, Estrictament personal-ekin.
- Víctor Català, 1956, Crèdits humans-ekin.
- Sant Jordi, 1962, Balanç fins a la matinada-rekin.
- Lletra d'Or, 1966, Cendra per Martina-rekin.
- Prudenci Bertrana, 1968, Estat d'excepció-rekin.
- Premi d'Honor de les Lletres Catalanes, 1979.
Pedrolo euskaraz
1989an Jokin Lasak Pedroloren eleberri ezagunenaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen: Bigarren jatorrizko makinizkribua (Donostia:Elkar. ISBN:84-7529-682-3. Jatorrizko izenburua: Mecanoscrit del segon origen (1974).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel de Pedrolo |
- Pedrolo Fundazioa
- «Manuel de Pedrolo». Katalanezko Idazleen Elkartea.
- «Manuel de Pedrolo».
- Datuak: Q427403
- Multimedia: Manuel de Pedrolo i Molina / Q427403