Meg Connery

Meg Connery

Bizitza
JaiotzaWestport, 1879
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza1956ko abendua (76/77 urte)
Hobiratze lekuaMount Jerome Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksufragista

Meg Connery (1879 - 1958ko abendua) irlandar sufragista zen.

Haurtzaroa

Andrea Margaret Connery The Irish Citizen (1913)

Margaret Knight 1879an jaio zen, Trianglen (Aughagower, Westport, Mayo konderria), John eta Bridget Knighten (sortzez Kelly).[oh 1][1] Bederatzi haurridetatik hirugarrena zen. Bere ahizpa ere, Bridget, Amerikako sufragisten mugimenduan sartuta zegoen. Bere osabak, anaia frantziskotarra bera, sustatu zuen bere heziketa. Meg goitizenez ezaguna, Con Conneryrekin ezkondu zen, 1909an. Ezer gutxi dakigu Irish Women's Franchise Leaguen parte hartu aurreko bere bizitzari buruz.

Boto-eskubidea

Meg Conneryk Hanna Sheehy-Skeffingtonekin egin zuen lan, eta Irish Women's Franchise Leagueko presidenteorde bihurtu zen. Bere aktibismoagatik zen ezaguna, kristalak apurtu eta harriak jaurtitzeagatik, baita bere manifestazioengatik, herritar irlandarren alde egindako lanagatik eta kausa horrengatik kartzelan egoteagatik ere. Bereziki, Bonar Law eta Sir Edward Carsoni Irish Citizen aleak banatuz hartatik ateratako argazkiagatik gogoratzen da.[2][3][4][5]

Espetxeratzeak eta manifestazioak

Conneryk ez zuen uste emakumeek gizonengandik ezberdin bozkatuko zutenik, edo beren botoa modu eraginkorragoan erabiliko zutenik. Bi pisuen aurka zegoen, emakumeen eta gizonen arteko bi neurrien aurka. Hainbat aldiz hitz egin zuen horretaz The Irish Citizen []-en.[2][3][6][7][8][9][10][11]

Irlandan, beste leku batzuetan bezala, moralitate publikoak egoera txarrean egon behar du, moral estandar bikoitz lotsagarria onartzen dugun bitartean.

Ondasunak suntsitzeagatik aldian behin atxilotzen bazuten ere, Connery botoa lortzeko indarkeria erabiltzearen aurka zegoen erabat. Astebetez espetxeratu zuten 1911ko azaroan, manifestazio baten ostean, eta berriro 1912ko azaroan, aduanako leihoak hausten zituen taldeko kide izan zenean. 1912an, Belfastera bidaiatu zuen Hanna Sheehy-Skeffingtonekin, Winston Churchillek bertara egindako bisita baten karietara. 1913ko urtarrilaren 28an, Dublingo gazteluko leihoak apurtzeagatik atxilotu zuten; orduko hartan, hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Tullamoren, Mabel Purser, Barbara Hoskins eta Margaret Cousinsekin batera.[12][13] Emakume presoek gose greba hasi zuten preso politikoen estatusa exijitzeko. Presoetako batek, Barbara Hoskinsek, bihotz-gutxiegitasuna zuen, eta berehala askatu zuten; emakume presoei, berriz, estatus politikoari buruzko eskakizunak eman zitzaizkien. Kartzelan egon zen bitartean, Connery Irish Women's Franchise League-ko presidenteorde aukeratu zuten. 1914an, Conneryk boto-eskubideari buruzko lehen hitzaldiak antolatu zituen, Longforden, Leitrim konderrian eta Roscommonen.[3][6][7][8][9][10][11]

1914-1918

Lehen Mundu Gerraren garaian, Gaixotasun Kutsakorren Legea egin zuten, eta haren aurka protesta egin zuen Conneryk, bere ustez lege haren helburua baitzen sexu harremanak gizonezkoentzat arriskugabeak izatea, bereziki soldadu eta marinelentzat. 1915ean, gobernu britainiarrak Ipar Itsasoa itxi zuen Hagako Bakearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Konferentzian, eta irlandarrak ezin ziren bertaratu. Gai horri buruz Irlandak Dublinen egin zuen protesta bileraren buru zen Connery. Nahiz eta 1918ko Representation of the People Act legeak boto-eskubidea ematen zien emakumeei, benetan emandako sarbide mugatua kritikatu zuen Conneryk, eta erabateko berdintasuna eskatzen jarraitu zuen.[2][14][9][9][10]

Beste konpromiso instituzional batzuk

Connery Irish Linen Worker's Unioneko (lihoko langileen sindikatu irlandarra) kidea zen. Lan-baldintzak hobetzeko lan egin zuen. Irlandako Gurutze Zuriarentzat ere lan egin zuen, eta, 1922an, Irlandako independentzia gerrak eragindako Tipperary eta Corken suntsiketa aztertzeaz arduratzen zen ordezkaritza bateko kide zen.

Bizi-amaiera eta oroimena

Meg Connery bihotz-gutxiegitasunak jota hil zen 1958ko abenduaren 6an. Dublingo Harold's Cross Mount Jerome hilerrian lurperatuta dago, hilobi anonimo batean, bera baino lehen hil zen Con senarraren aldamenean.[15][1]

2024ko apirilaren 5ean, Meg Conneryren oroitzapenezko batzordeak hilarri bat eraiki zuen Dublingo Mount Jeromeko hilerrian berraurkitu zuten Connery eta bere senarraren hilobian egindako zeremonia batean.[15] Micheline Sheehy Skeffington [] botanikariak, Hanna Sheehy-Skeffingtonen bilobak, sufragista, Irish Women's Franchise League mugimenduaren sortzailea eta Meg Conneryren borrokakidea zenak, eman suen hilarriaren berri.[1]

Oharrak

  1. Date donnée par le Dictionary of Irish Biography. L'article du Connaught Telegraph indique une naissance en 1881.

Erreferentziak

  1. a b c «Commemoration for Mayo suffragette Meg Connery» Connaught Telegraph 2024-03-26.
  2. a b c Geoghegan 2009.
  3. a b c Dublin City Council 1913.
  4. Moriarty 2013.
  5. History Ireland 2013.
  6. a b Ryan & Ward 2018, 29 orr. .
  7. a b Catalogue 1919.
  8. a b Ward 2017.
  9. a b c d Steele 2007, 179 orr. .
  10. a b c Luddy 1995, 277 orr. .
  11. a b Reynolds 2007, 82 orr. .
  12. «Margaret Connery» Our Irish Heritage.
  13. «"You never saw such excitement" - Richmond Barracks» Google Arts & Culture.
  14. Mulhall 1915.
  15. a b Conneely, Ailbhe. (5 April 2024). «Headstone for suffragette Meg Connery to be unveiled in Dublin» RTÉ.

Bibliografia

  • Patrick M. Geoghegan, « Connery, Margaret (‘Meg’) », dans Dictionary of Irish Biography, octobre 2009 (lire en ligne).
  • «SC034 Margaret Connery (1879-1956), Irish Citizen, 08 February 1913» Dublin City Council 1913-02-08.
  • Mulhall, Ed. (1915-05-11). «Pacificism or Physical Force? - Century Ireland» RTÉ Ireland's National Television and Radio Broadcaster.
  • Louise Ryan et Margaret Ward, Irish Women and the Vote: Becoming Citizens, New Edition, Irish Academic Press, 2018 (ISBN 978-1-78855-015-4, lire en ligne)
  • «Context: [Margaret Connery, Mabel Purser, Barbara Hoskins,...» Catalogue 1919-07-10.
  • P. Yeates, A City in Turmoil – Dublin 1919–1921: The War of Independence, Gill Books, coll. « Dublin at War », 2012 (ISBN 978-0-7171-5463-0, lire en ligne)
  • Margaret Ward. (2017-10-08). «When freedom was in the air, Irish suffragettes took steps to win equality» Independent.ie.
  • K.M. Steele, Women, Press, and Politics During the Irish Revival, Syracuse University Press, coll. « Irish studies », 2007 (ISBN 978-0-8156-3141-5, lire en ligne)
  • Maria Luddy, Women in Ireland, 1800-1918: A Documentary History, Cork University Press, coll. « Irish history », 1995 (ISBN 978-1-85918-038-9, lire en ligne)
  • P. Reynolds, Modernism, Drama, and the Audience for Irish Spectacle, Cambridge University Press, 2007 (ISBN 978-0-521-87299-7, lire en ligne ), 82
  • Moriarty, Therese. (2013-03-21). «Suffrage and socialism: links with Labour» The Irish Times.
  • «Irish Women's Franchise League and Irish Women's Workers' Union» History Ireland 2013-03-13.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q59505162
  • Wd Datuak: Q59505162