Melitta Bentz
Melitta Bentz | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amalie Auguste Melitta Liebscher |
Jaiotza | Dresden, 1873ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Holzhausen, 1950eko ekainaren 29a (77 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
Lantokia(k) | Dresden |
Melitta Bentz, jaiotzez Amalie Auguste Melitta Liebsche (Dresden, Alemania, 1873ko urtarrilaren 31 – Porta Westfalica, 1950ko ekainaren 29a) asmatzaile eta ekintzaile alemaniarra izan zen, 1908an kafe-iragazkia garatu zuena.[1]
Biografia
Lehen urratsak
Dresdenen jaio zen Melitta. Editore baten alaba izan zen. Etxekoandrea zela, Melitta konturatu zen iraztontziak motz geratzen zirela kafea iragazteko orduan. Edarian hondarrak geratzen zirela eta lihozko poltsak garbitzea zaila suertatzen zela. Hainbat aukera probatzen jardun ondoren, Willi semearen eskola-ariketen liburuko paper lehorra erabili zuen eta letoizko poto bat. Horrela, ezpurutasunik eta zapore mingotsagorik gabeko kafe bat lortzera heldu zen, arrakasta handia izan zuena eta emaitza ikusi ostean, negozio bat jartzea erabaki zuen.[2]
Patentea
Kaiserliche Patentamt-ek (Patente Inperialaren Bulegoak) patente bat eman zion 1908ko ekainaren 20an, eta abenduaren 15ean, M. Bentz izenarekin sartu zen konpainia erregistroan.
Gailuak egiteko estañista bat kontratatu ondoren, 1909ko Leipzigeko azokan 1.200 kafe iragazki saldu zituzten.[3]
Negozioa
konpainiako lehenengo langileen artean Hugo senarra eta Horst eta Willi semeak egon ziren. Lehen Mundu Gerra piztu zenean, zepelinen eraikuntzan erabiltzeko materiala konfiskatu egin zen, bere senarra berriz, izendatu eta Errumaniara bidali zuten.[4] Papera errazionatu egin zuten, eta kafea inportatzea ezinezko bihurtu zen britainiarren blokeoaren ondorioz, negozioa eten egin zen. Egoerari aurre egiteko, kartoia salduz lortu zuen bizirautea.[5]
Gerra ostean, negozioari berriro ekiteko, Dresdenera joan ziren. 1928rako produktuen eskaria hain handia zenez, bere 80 langileek txanda bikoitzak egin behar izaten zituzten. Dresdenen hazten jarraitzeko tokirik aurkitu ezin izan zutenez, 1929an Mindenera joan ziren, ekialdeko Westfaliara. Ordurako enpresak 100.000 iragazki baino gehiago ekoitziak zituen.
Bere seme Horstek hartu zuen konpainiaren kontrola, 1930ean eta "Bentz & Sohn" izatera pasa zen. 1932an, Melitta-Werke Aktiengesellschaft negozioaren gehiengoa Horst eta Williri eman zien, baina negozioan jarraitu zuen, bere enplegatuak zaintzen. Enplegatuek gabonsariak jaso zituzten, opor egunak urtean 6 egunetik 15 egunera igon zitzaizkien eta lan-astea 5 egunera murriztu zitzaien. Betzek "Melitta sistema" sortu zuen, konpainiako langileentzako gizarte-funtsa.
Bigarren Mundu Gerra sortu zenean ekoizpena berriz eten zen eta konpainiak gerra-ahaleginarekin laguntzeko agindua jaso zuen. Gerra amaitu ondoren, langileak hainbat instalazio inprobisatutan birkokatu zituzten, izan ere, lantegia administrazio aliatuaren behin-behineko egoitza bihurttu zen eta hamabi urtez mantendu zuen erabilera. 1948an, iragazkiak eta papera ekoizteari ekin zioten berriro. Melitta Holzhausenen hil zenean Porta Westfalican, 1950ean Konpainiak 4,7 milioi marko alemaniar eskuratuak zituen.
Legatua
Melitta Bentzen bilobek, Thomas eta Stephen Bentzek, kontrolatzen dute Melitta Kg Taldea, Minden egoitza duena Ipar Renania-Westfalia ekialdean, 3.300 langilerekin eta 50 konpainiarekin.[6]
Sariak
- 1910ean, konpainiak urrezko domina irabazi zuen Higieneko Nazioarteko Erakusketan.
- 1910ean Sajoi Ostalarien Elkartearen zilarrezko domina bat.jaso zuen.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) null. (2018-09-08). «Melitta Bentz, la mujer a la que le debemos los filtros de café» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ «Melitta 100 Jahre: 100 Years of Melitta Our brands - Your Trust» web.archive.org 2008-10-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La extraordinaria historia de Melitta Bentz y el intragable café que impulsó a los derechos laborales» abc 2018-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Ingelesez) «Melitta Bentz y la gran revolución del café en filtro» Revista Fórum Café (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Alemanez) «Melitta Group» Melitta Corporate Site (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El perfecto café, Melitta Bentz (1873-1950) | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2016-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
Kanpo estekak
- Melitta Bentz. Inventora del filtro de café Bideoa.
- i
- e
- a
- Berenice Abbott
- Concepción Aleixandre
- Randi Altschul
- Betsy Ancker-Johnson
- Beth Anderson
- Mary Anderson
- Anne Löwenstein-Wertheim-Freudenbergekoa
- Virginia Apgar
- Olatz Arbelaitz
- Ruth Arnon
- Olatz Arregi
- Margaret Atwood
- Barbara Askins
- Hertha Ayrton
- Tabitha Babbitt
- Betty Lou Bailey
- Ellene Alice Bailey
- Alice Pike Barney
- Janet Emerson Bashen
- Patricia Bath
- Ruth R. Benerito
- Miriam Benjamin
- Melitta Bentz
- Theresa Berkley
- Barbara Beskind
- Hazel Bishop
- Sara Blakely
- Helen Blanchard
- Joani Blank
- Katharine Burr Blodgett
- Bessie Blount Griffin
- Marie Boivin
- Vanna Bonta
- Sarah Boone
- Louise Brigham
- Yvonne Brill
- Marie Van Brittan Brown
- Rachel Fuller Brown
- Maria Christina Bruhn
- Mary Brush
- Mary Taylor Brush
- Maya Burhanpurkar
- Ve Elizabeth Cadie
- Herminie Cadolle
- Roxey Ann Caplin
- Leona Chalmers
- Kathy Chan
- Melanie Chartoff
- Joyce Chen
- Clara Millicent Taylor
- Inga Stephens Pratt Clark
- Edith Clarke
- Adelaide Claxton
- Eleanor Coade
- Josephine Cochrane
- Lynn Conway
- Martha Coston
- Caresse Crosby
- Rose Cumming
- Emily Cummins
- Jamie Lee Curtis
- Constance Demby
- Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
- Sally Dominguez
- Marion Donovan
- Emily C. Duncan
- Ellen Eglin
- Gertrude B. Elion
- Amalia Eriksson
- Judith Esser-Mittag
- Fiona Fairhurst
- Myra Juliet Farrell
- Edith M. Flanigen
- Eunice Newton Foote
- Helen Murray Free
- Ida Freund
- Pratibha Gai
- Rakel Gamito
- Melissa George
- Simone Giertz
- Barbara Gilmour
- Olga D. González-Sanabria
- Sarah E. Goode
- Bette Nesmith Graham
- Temple Grandin
- Lori Greiner
- Sarah Guppy
- Mandy Haberman
- Mary Hallock-Greenewalt
- Hanna Hammarström
- Ruth Handler
- Elise Harmon
- Martha Matilda Harper
- Diane Hart
- Elizabeth Lee Hazen
- Marti Hearst
- Ada Henry Van Pelt
- Beulah Louise Henry
- Hermodike II.a
- Inma Hernaez
- Ingeborg Hochmair
- Elizabeth Holmes
- Erna Schneider Hoover
- Grace Hopper
- Valerie Hunter Gordon
- Ida Henrietta Hyde
- Hipatia
- Arantza Illarramendi
- Shirley Ann Jackson
- Mary Lou Jepsen
- Kristina M. Johnson
- Amanda Jones
- Eldorado Jones
- Marjorie Joyner
- Anna Keichline
- Mary Beatrice Davidson Kenner
- Phyllis Margaret Tookey Kerridge
- Mary Dixon Kies
- Marie Killick
- Elizabeth Kingsley
- Anne Klein
- Margaret E. Knight
- June Kroenke
- Deepika Kurup
- Stephanie Kwolek
- Hedy Lamarr
- Elena Lazkano
- Esther Lederberg
- Cricket Lee
- Tara Lemmey
- Sonja de Lennart
- Elizabeth Ann Louisa Mackay
- Elizabeth Magie
- Misha Mahowald
- Ann Makosinski
- Annie Malone
- Joy Mangano
- Montserrat Maritxalar
- Elizabeth Holloway Marston
- Marie Marvingt
- Mary the Jewess
- Marziye Zareii
- Sybilla Righton Masters
- Melanie Mayron
- Frances McConnell-Mills
- Florence Melton
- Carolyn R. Mobley
- Elena Montenegrokoa
- Mary Sherman Morgan
- Madame C. J. Walker
- Virginia A. Myers
- Lyda D. Newman
- Maite Oronoz
- Emma Parmee
- Anna Pavlova
- Bonnie Pemberton
- Olatz Perez de Viñaspre
- Radia Perlman
- Lindsay Phillips
- Sylvia Ratnasamy
- Lucy Rogers
- Ernestine Rose
- Lorraine Rothman
- Ángela Ruiz Robles
- Txelo Ruiz Vazquez
- Omowunmi Sadik
- Veena Sahajwalla
- Patsy O'Connell Sherman
- Beatrice Shilling
- Amy B. Smith
- Karen Spärck Jones
- Stéphanie Belgikakoa
- Lina Stern
- Harriet Williams Russell Strong
- Janese Swanson
- Esther Takeuchi
- Bridget Elizabeth Talbot
- Mária Telkes
- Valerie Thomas
- Ann Tsukamoto
- Madeline Turner
- Anne Tyng
- Jeanne Villepreux-Power
- Ruth Graves Wakefield
- Mary Walton
- Sandra Welner
- Eliza Wilbur
- Nancy Farley Wood
- Rosalyn Sussman Yalow
- Dan D. Yang
- Rachel Zimmerman
- Datuak: Q76655
- Multimedia: Melitta / Q76655