Menhir

Iruñarriko zutarria, Malerreka eskualdeko Eratsun udalerrian. Nafarroa, Euskal Herria.
Kurtzeganeko zutarria. Orozkon, Bizkaia, Euskal Herria.
Zutarria Belle-Île uhartean (Bretainia).
Beradown man zutarria, Dartmooren (Ingalaterra).

Menhirra, zutarria edo iruinarria lurrean zutik jarritako harri luze batez osaturiko Antzinaroko monumentu megalitikoa da, bereziki Europa Mendebaldean agertzen dena. Bakarrik ager daitezke, monolito moduan, nahiz beste zutarriekin batera egitura konplexuak osatuz eta beste monumentu megalitiko handiagoen elementu osagarri handi moduan.

Etimologia

Menhir hitza bretainieratik dator, maen (harria) eta hir (luzea) hitzetatik.

Zenbait menhir ikusgarri

  • Spellenstein (En Rentrisch) (Alemanian): 5 metroko garaiera du.
  • The Géant di Manio (Carnac) (Frantzian): 6,5 metroko altuera du. Bretainian dago.
  • Co Corkekoa, Millstreet eta Ballinagree artean, Irlandan

Menhirrak Euskal Herrian


Kondaira

Euskal Herriko kondairetan, zutarriak jentilek, Errolan eta Sanson erraldoiek botatako harriak dira askotan.

Fikzioa

Asterixen istorioetan Obelix modu ezaugarritsuan agertzen da zutarri bat bizkarrean duela. Halaber, "Obelix eta Konpainia" istorioan menhirren salerosketa argudioaren ardatz nagusia da. Zesarren plan ezkutu baten arabera merkataritza jarduera egiten du galiarrekin Erromak herrixka bereganatu ahal izateko, porrot egingo duen arren.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • www.menhires.blogspot.com bloga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q193475
  • Commonscat Multimedia: Menhirs / Q193475

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX540562
  • BNF: 11978401p (data)
  • GND: 4140069-0
  • LCCN: sh85083552
  • NKC: ph575223
  • AAT: 300006985
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 14304
  • GEA: 8736
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q193475
  • Commonscat Multimedia: Menhirs / Q193475


Bibliografia

  • Peñalver, Xabier (1983): «Estudio de los menhiren de Euskal Herria». Munibe, 35. Donostia: Aranzadi zientzia elkartea. 355-450 or.