Moulin-Rougen, bi emakume dantzan

Moulin-Rougen, bi emakume dantzan
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1892
Mugimenduapostinpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta cardboard (en) Itzuli
Dimentsioak93 (altuera) × 80 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTrade Fair Palace (en) Itzuli
BildumaNational Gallery Prague (en) Itzuli
InbentarioaO 3200

Moulin Rougen, bi emakume dantzan (frantsesez: Au Moulin-Rouge, deux femmes dansant), Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1892an egin zuen lana da. Margolana Pragako Museo Nazionalean erakusten da, Txekian. Tamainua hau da: 93x80 zm. Lanak Moulin-Rougeko kabaret ospetsuaren bezeroak erakusten ditu.[1]

Deskribapena

Hau da Toulouse-Lautrecen gai gogokoenetako bat: Montmartreko Moulin-Rouge kabareteko gaueko giroa. Margolaria lan honetan jarrera errealista hartzen saiatu zen: ez dago idealizatzeko ezta ere kritikatzeko asmorik. Jasotzen du ikusten duena.[2]

Lehen planoan, elkarrekin dantzan ari diren bi emakume daude, sinpleki jantzita. Bere atzean, dantzalekua eta mahaien gunea banatzen dituen baranda bat dago. Eskuinean Charles Conder margolaria ikusten da, eta ezkerrean François Ganzi. Jaka gorriko emakumea Jane Avril da, Moulin-Rougeko abeslari eta dantzaria zena; Avril Toulouse-Lautrecen beste margolan batzuen protagonista izan zen.

Erreferentziak

  1. https://useum.org/artwork/Untitled-Henri-de-Toulouse-Lautrec-1892-1
  2. Christa von Lengerke, «Del Impresionismo al Art Nouveau», Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005 (ISBN 3822847445), 517 or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5831987
  • Commonscat Multimedia: At the Moulin Rouge: Two women waltzing (Henri de Toulouse-Lautrec - National Gallery in Prague) / Q5831987

  • Wd Datuak: Q5831987
  • Commonscat Multimedia: At the Moulin Rouge: Two women waltzing (Henri de Toulouse-Lautrec - National Gallery in Prague) / Q5831987