Muskitz
- Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; Bizkaiko udalerria gaitzat duena beste hau da: «Muskiz»
Muskitz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Imotz |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31867 |
Herritarra | muskiztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′10″N 1°44′57″W / 42.936111111111°N 1.7491666666667°W / 42.936111111111; -1.7491666666667 |
Demografia | |
Biztanleria | 39 (2020) |
Muskitz Nafarroa Garaiko kontzejua da, Imotz udalerrikoa. 1842ko erroldan udalerri osoari Músquiz izena ematen zitzaion. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 63 biztanle zituen.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
28 | 28 | 28 | 25 | 23 | 23 | 24 | 28 |
Argazki galeria
- Muskitzeko elizaren kanpoaldean dauden diko formako hiru hilarri
- Nafarroako Muskitz herriko etxe batzuk.
- Ogia egiteko labea etxeko hormaren kanpoaldean.
- Gorostietako San Bartolome ermita eta mendi aterpea.
- Harlandu bloke monolitikoan aztarrikatu den leihoa. Baliteko aurre-erromanikoa izatea. Gorostietako San Bartolome ermitan dago.
Euskara
Muskitzen[1] Imozko euskara[2] mintzatzen da, sortaldeko gipuzkeraren aldaera. Hiru eremu bereiz daitezke Imotzen. Ertz batean dago Muskitz, Atetzi eta Ultzamari begira dagoena; beste ertzean dago Goldaratz, Basaburu Nagusiarekin eta Larraunekin loturik; eta tartean daude Imozko gainerako herriak, Goldaratz-Basaburua-Larraun aldeko berrikuntza fonologikorik ezagutu ez dutenak baina Muskitz-Atetz-Ultzama alderdiko ezaugarrietatik bereiz samar. Esan beharra dago ez dagoela ezberdintasun handirik Imozko eta Basaburu Nagusiko hizkeren artean, fonologian ez bada. Aldea nabariagoa da Larraun aldera.
Erreferentziak
- ↑ a b «Muskitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
- ↑ a b «Imozkoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
Kanpo estekak
- Imozko Udalaren web gunea. Bailararen azalpena
- Datuak: Q3328835
- Multimedia: Muskitz / Q3328835
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Imozko kontzejuak | ||
---|---|---|
Etxaleku • Eraso • Goldaratz • Latasa • Muskitz • Oskotz • Urritza • Zarrantz |