Mutxarda

Mutxarda
stonemasonry tool (en) Itzuli, impact tool (en) Itzuli eta mailua

Mutxarda harginen mailu handi mota da, buruaren bi aldeak altzairuzko haginez hornitua.

Harria garbitzeko, berdintzeko edo akabera koskatua emateko erabiltzen da. Akaberari mutxardadura edo mutxardatua deritzo. Erabiltzeko, langileak harria jotzen du buru zapal hagindunekin, aurrez pikotxaz berdindua dagoena. Hormigoian ere erabiltzen da, sarri pieza baten itsaskortasuna hobetzeko hormigoi berria isurtzeko asmoarekin.

Itxura askotako mutxardak daude, eskuko mailuetatik makina elektriko handietaraino, baina oinarrizko ezaugarri funtzional bera dute denek: hagin piramidal edo konikozko laukiteria metalezko haga baten muturrean.

  • Hareharri mutxardatua
    Hareharri mutxardatua
  • Granito mutxardatua
    Granito mutxardatua
  • Mutxarda pneumatikoa
    Mutxarda pneumatikoa
  • Makina pneumatiko bateko mutxarda
    Makina pneumatiko bateko mutxarda

Ikus, gainera

  • Mailua
  • Harlandua

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q945874
  • Identifikadoreak
  • AAT: 300023042
  • Wd Datuak: Q945874