Nise: O Coração da Loucura

Nise: O Coração da Loucura
Jatorria
Argitaratze-data2015
IzenburuaNise: O Coração da Loucura
Jatorrizko hizkuntzaportugesa
Jatorrizko herrialdeaBrasil
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roberto Berliner (en) Itzuli
[[Kategoria:Roberto Berliner (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Glória Pires (en) Itzuli
[[Kategoria:Glória Pires (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

IMDB: tt2168180 Filmaffinity: 394576 Rottentomatoes: m/nise_the_heart_of_madness_2017 Allmovie: v644157 Metacritic: movie/nise-the-heart-of-madness Netlix: 80154783Edit the value on Wikidata

Nise: O Coração da Loucura Roberto Berliner zuzendari brasildarraren 2015eko filma da. 13 urteko ikerketa zabalaren emaitza[1], Nise da Silveira psikiatra brasildarraren bizitzako une batean oinarritzen da[2].

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kartzelatik irtetean, Nise da Silveira doktorea Rio de Janeiroko ospitale psikiatriko batera itzultzen da lanera eta uko egiten dio eskizofreniaren tratamenduan elektroshock eta lobotomia erabiltzeari. Medikuek isolatuta, abandonatutako Terapia Okupazionaleko Sektorea bereganatzea geratzen zaio, non maitasunak, arteak eta eromenak gobernatutako iraultzari hasiera ematen dion.

Aktoreak

  • Glória Pires: Nise da Silveira doktorea
  • Fabrício Boliveira: Fernando Diniz
  • Simone Mazzer: Adelina Gomes
  • Roney Villela: Lúcio Noeman
  • Julio Adrião: Carlos Pertuis
  • Claudio Jaborandy: Emygdio de Barros
  • Zé Carlos Machado: Nelson doktorea
  • Flávio Bauraqui: Octávio Ignacio
  • Bernardo Marinho: Raphael Domingues
  • Roberta Rodrigues: Ivone Lara andrea
  • Augusto Madeira: Lima
  • Georgiana Góes: Marta
  • Fernando Eiras: Mário Magalhães
  • Felipe Rocha: Almir
  • Charles Fricks: Mário Pedrosa
  • Michel Bercovitch: César doktorea
  • Tadeu Aguiar: Mourão doktorea
  • Perfeito Fortuna: Aurélio
  • Zezeh Barbosa: Carmem
  • Luciana Fregolente: Eugênia
  • Pedro Kosovski: Letier doktorea
  • Eliane Costa: Leila

Ekoizpena

Roberto Berliner zuzendariaren esanetan,filmaren ideia Bernardo Hortaren eskutik etorri zen (André Hortaren argazki-zuzendariaren anaia). André filmaren idazketaren zati bat antolatzen hasi zen, eta 2003an Berlinerren esku utzi zuen proiektua. Guztira, 13 urte iraun zituen ikerketak[1].

Estreinaldia

3 urtetan estreinatu zen munduko hainbat tokitan. 2015ean Japonian estreinatu zen[3]; 2016an zehar, Suedian, Frantzian, Brasilen eta Herbehereetan. 2017an, Estatu Batuetan kaleratu zuten Outsider Pictures eta Strand Releasing-ek[4]. 2018an, Txina kontinentalean hautatutako pantailetarako (600 inguru) estreinatu zen urtarrilaren 5etik otsailaren 4ra[5].

Erreferentziak

  1. a b (Portugesez) Gonçalves, Anderson. «"Nise - O Coração da Loucura" retrata a psiquiatra que descobriu gênios» Gazeta do Povo 2016-04-21.
  2. (Portugesez) «Nise: O Coração da Loucura» IMDb.
  3. (Ingelesez) Schilling, Mark. «Brazilian Drama ‘Nise’ Wins Tokyo Festival Grand Prix» Variety 2015-10-31.
  4. (Ingelesez) Hopewell, John. «Cannes: Outsider, Strand Take U.S. On ‘Nise’ (EXCLUSIVE)» Variety 2016-05-15.
  5. (Txineraz) «这部豆瓣八分、获奖无数的电影,终于要上映了» 全国艺术电影放映联盟 2018-01-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-01-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18477817
  • Wd Datuak: Q18477817