Orain bi milla urte
Orain bi milla urte | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jose Manuel Lujanbio |
Argitaratze-data | 1933 |
Argitaletxea | Argia |
Ezaugarriak | |
Orain bi milla urte (Orain bi mila urte) Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bertso sorta bat da. Antzinaroko "kantabriar" euskaldunen eta erromatarren arteko borrokak aipatzen ditu, baita garai haietako Lekobide[1] eta Otsobal euskal buruzagiak eta Tubal, denak pertsonai sasi-historiko-mitologikoak ere, bai eta Octaviano erromatar enperadorea ere. Leloren kantua edo Kantabriarren kantua deritzon kantu apokrifoan eta batez ere Juan Benanzio Arakistainen Tradiciones Vasco-Cántabras liburuko "Los Cantabros" (kantabriarrak) kontakizunean oinarritzen da.
1933an argitaratu zen, bi zatitan, Argia aldizkariaren 647.[2] eta 648. zenbakietan[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Testu osoa, Wikitekan: Orain bi milla urte
- Datuak: Q12265217
- Jatorrizko testuak: Orain bi milla urte