Ote-urdin

Ote-urdin
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaPlebejus
Espeziea Plebejus argus
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaMendiko uso-belar, Helianthemum, Ote, Calluna, Artemisia, Vaccinium uliginosum, Cirsium eta Fallopia
Zabalera28,5 mm

Ote-urdina (Plebejus argus) Lycaenidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsula eta Ingalaterra hegoaldetik Japoniaraino.

Deskribapena

Imagoa

Tximeleta txikia da, 22-30 mm-ko hegal zabalera du. Arrak eta emeak desberdinak dira. Arren kasuan hegalak urdinak dira eta atzeko hegoetan zilar koloreko orbain txikiak ditu. Hegalen ertzetan marra zuria eta beltza ditu. Emeak marroiak dira, baina orbain metalikoak ere baditu atzeko hegoetan[1].

Hegalen azpialdean sexu bietako tximeletak oso antzekoak dira. Kolore argia dute eta hegalen kanpoaldera eraztun zuridun orban beltz ugari dituzte. Ertzetan kolore zuriak eta laranjak agertzen dira[1].

Beldarra

Ote-urdinaren beldarra berdea da eta marra ilun batek zeharkatzen du gorputza. 1'3 cm-ko luzera hartzen du.

Mutualismoa

Inurri beltzaren (Lasius niger) habien inguruan jartzen ditu arrautzak. Inurriek arrautzak eta beldarrak zaintzen dituzte, harraparietatik eta bizkarroietatik babestuz. Beldarrak sustantzia gozoa jariatzen du eta inurriak elikatzen ditu. Krisaldida eratzen denean inurriek zaintzen jarraitzen dute, tximeleta heldua sortzen den arte[2].

Iruditegia

  • Arra.
    Arra.
  • Emea.
    Emea.
  • Azpialdea.
    Azpialdea.
  • Arrautza.
    Arrautza.
  • Inurriak beldarra zaintzen.
    Inurriak beldarra zaintzen.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Niña hocecillas. Plebejus argus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  2. (Ingelesez) Jordano, D.; Rodríguez, J.; Thomas, C. D.; Fernández Haeger, J.. (1992-09-01). «The distribution and density of a lycaenid butterfly in relation to Lasius ants» Oecologia 91 (3): 439–446.  doi:10.1007/BF00317635. ISSN 1432-1939. (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q926992
  • Commonscat Multimedia: Plebejus argus / Q926992
  • Wikispecies Espezieak: Plebejus argus

  • Wd Datuak: Q926992
  • Commonscat Multimedia: Plebejus argus / Q926992
  • Wikispecies Espezieak: Plebejus argus