Paul Bocuse
Paul Bocuse | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul François Pierre Bocuse |
Jaiotza | Collonges-au-Mont-d'Or, 1926ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Collonges-au-Mont-d'Or, 2018ko urtarrilaren 20a (91 urte) |
Hobiratze lekua | cemetery of Collonges-au-Mont-d'Or (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Aita | Georges Bocuse |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Eugénie Brazier Fernand Point (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldariburua eta enpresaburua |
Lantokia(k) | Lyon |
Jasotako sariak | ikusi
|
bocuse.fr… | |
Paul Bocuse (Collonges-au-Mont-d'Or, 1926ko otsailaren 11 – Collonges-au-Mont-d'Or, 2018ko urtarrilaren 20a)[1] frantziar sukaldaria zen. Eugénie Brazierren ikaslea, nouvelle cuisine izeneko mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen,[2] 1965ean Michelin Gidaren hiru izarrak lortu zituen. Gault Millau gidak eta The Culinary Institute of America erakundeak «mendeko sukaldari» eta «gastronomiaren aita santu» izendatu zuten. Lyongo L'Auberge du Pont de Collonges zuen jatetxe nagusia baina beste batzuk zituen mundu osoan. 1987tik aurrera Lyonen urtero Bocuse d'Or izeneko lehiaketa ospetsua antolatzen zuen.
1976 urtean, Club de Gourmets aldizkariak deitu zuen I Mesa Redonda sobre Gastronomia delakoan (Madril, azaroak 29-abenduak 2) parte hartu zuen Paul Bocusek, nouvelle cuisine française aurkezten, non ezagutza eta azokako sukaldaritza defendatu zituen, horren dekalogoa azaltzen(lehenago Chrisin Millau-k ezarrita). Bertan ezagutu zituen Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana eta berarekin joan ziren Lyonera bi hilabete beranduago, non harekin egonaldi bat egin zuten, in situ ezagutzen Bocuseren lan egiteko era. Hark, harrera beroa eginez, eraman zituen sukaldari gipuzkoarrak inguruko etxaldeak eta produktuaak ezagutzera eta sorkuntza prozesuetan parte hartzera.[3].euskal sukaldaritza berria delakoaren inspiratzaileetako bilakatzen.
Erreferentziak
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q8159
- Multimedia: Paul Bocuse / Q8159