Perla Arrantzaleen Kostaldea
Perla Arrantzaleen Kostaldea Indiako hego-ekialdeko itsasbazter zatia da, Mannarko golkoan dagoena, Kanyakumariren ekialdean, Sri Lanka uhartearen aurrean. 250 kilometroko hondar zerrenda da, Kanyakumaritik Adamen Zubiraino doana[1]. Bertako bizilagunak, paravak, perla arrantzatik bizi ziren; hortik itsasalde honen izena. Frantzisko Xabierkoa 1542an iritsi zen bertara eta paravak ebanjelizatzen jardun zuen[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q17052922