Prisca Awiti Alcaraz

Prisca Awiti Alcaraz
Bizitza
JaiotzaEnfield, 1996ko otsailaren 20a (28 urte)
Herrialdea Mexiko
 Erresuma Batua
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Philip Awiti-Alcaraz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBatheko Unibertsitatea
(2015 - 2018) : sports science (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakjudoka

Twitter: AwitiAlcaraz Instagram: priscaalcaraz1 TikTok: priscaalcaraz Edit the value on Wikidata

 

Prisca Guadalupe Awiti Alcaraz (Enfield, Londres, 1996ko otsailaren 20a) Mexikoko judoka da. [1]

2024ko uztailaren 30ean, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan,Prisca Awiti historian sartu zen, judoan domina olinpiko bat irabazi zuen lehen atleta mexikarra izan baitzen, Andreja Leški esloveniarraren aurka finalean erori ostean zilarra lortuz.

Lehen urteak

Prisca Guadalupe Awiti Alcaraz 1996ko otsailaren 20an jaio zen Enfielden, Londresen, aita kenyar eta ama mexikarraren alaba.[1] Haurtzaroan eta nerabezaroan, etengabe bisitatu zuen Leon, Guanajuato, amaren jaioterria. Lau neba ditu, eta 3 pasaporte britainiarra, kenyarra eta mexikarra. Kirol zientziak ikasi zituen Batheko Unibertsitatean.[2][3]

Kirol ibilbidea

Gimnasta gisa hasi zen kirolean, halere Philip Awiti nebak motibatuta, judoan sartzea erabaki zuen. Diziplina horretan prestatzeko, Londresko Enfield Judo Clubean inskribatu zuten, Philip, Joshua, Samy eta Micheal nebekin batera.[4]

2017tik aurrera, Mexikon lehiatzea aukeratu zuen, eta herrialde horretara joan zen 2022an.[1][2] Brontzezko domina bat irabazi zuen 2023ko Panamerikar Jokoetan, eta zilarrezko bi domina Judo Txapelketa Panamerikarrean, 2021 eta 2023 urteetan. [6]Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen 2020 eta 2024 urteetan, eta zilarrezko domina bat lortu zuen Parisen 2024an, –63 kg-ko kategorian. [7]

Nazioarteko palmaresa

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2024 Frantzia Paris 02 !2. lekua, zilarrezko domina –63 kg
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2023 Txile Santiago 03 !3. postua, brontzezko domina –63 kg
Txapelketa Panamerikarra
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Mexiko Guadalajara 02 !2. lekua, zilarrezko domina –63 kg
2023 Kanada Calgary 02 !2. lekua, zilarrezko domina –63 kg

Erreferentziak

  1. a b Esquivel, Karen. (2024-07-30). «¿Quién es Prisca Awiti, la judoca mexicana que logró medalla de plata en París 2024?» CNN.
  2. a b nar43. (2024-07-09). «Two more former Bath sporting scholars heading to Paris 2024 Olympic Games» Team Bath.
  3. Esquivel, Karen. (2024-07-30). «¿Quién es Prisca Awiti, la judoca mexicana que logró medalla de plata en París 2024?» CNN.
  4. Judo, British. (2014-12-12). Judo runs in the family for Enfield fabulous five - British Judo. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106514105
  • Wd Datuak: Q106514105