Protoidazkera

Kamiana Mohylako petroglifoak dituen harri bat.

Protoidazkera Eurasian, K.a. III. milaurtean agertu ziren lehenengo idazkera sistemak dira. Sistema hauek aurreko tradizioetan oinarritu ziren; aurrekari horek, sinbolikoak izanik, oraindik ezin dira idazkerak bezala sailkatu nahiz eta horren ezaugarri asko izan. Protoidazkeretan, informazioa hedatzeko, sinbolo ideografikoak erabili ziren baina ez zuten eduki linguistiko zuzena. Beraz, sinbolo horiek esanahia zuten baina ez ziren hitzen errepresentazioak. Sistema hauek batez ere Neolito garaian aurkitzen dira baina Goi paleolitoren adibideak ere ezagutzen dira: Ukrainako Kamiana Mohyla edo "harrizko hilobia".

Ezagutzen diren sistemak

Askotan idazkera eta protoidazkera arteko muga ez da oso argia. Batzutan ere zaila da sistema batzuen ulermena eta nola interpretatu behar diren. Hori gertatzen da, adibidez, Inka Inperioaren kipuekin. Hemen aurkitutako batzuk aipatuko ditugu.

Paleolitoan

Penintzulan eta Frantzia aldean, XX. mendeko amaieratik, 88 sinbolo bildu dira. Sinbolo horiek idazkera moduan erabiliak bezala ikus daiteke. Bi zonaldetan aurkitu dira: Penintsularen iparraldetik (Euskal Herri barne) gaur egungo Frantzira, eta penintsularen hegoaldean, Malagan: Piletako eta Nerjako leizetan.[1]

Neolitoan

  • Jiahu sinboloak: Egungo Txinan aurkitutako idazkera sistema da. Idazkera erregistro goiztiarra da, K.a. 6.000. urte ingurukoa, eta oraindik deszifratu gabe dago. Datazioak K.a. 6.200 eta 6.600 urte arteko datak eman ditu. Dortoka oskoletan gainean egindako 16 ikur edo marka dira.
  • Vinča idazkera: Europako hegoekialdean, Transilvania inguruan, aurkitutako sinboloak dira. Vinča kulturarekin lotu egin da, K.a. 6000-4000 urteetan zonalde horretan garatu zena. Tărtăriako taulak idazkera horren espresio nagusia dira. Dispilioko taulak Vinča idazkerarekin nahiko antzekotasuna erakusten du.
  • Kisheko taulatxoaren sinboloak K.a. 3.500 urtekoak dira eta idazkera kuneiformeren aurrekari garbia da; beraz, protokuneiformea da. Taulatxoa egungo Iraken aurkitu zen.
  • Nsibidi sinboloak, gaur egungo Nigeriaren hegoekialdean aurkitu dira. 500. urtea baino aurrekoak dira. Milaka Nsibidi sinboloak ezagutzen dira mota askotako euskarrietan: lapikoak, ontziak, kalabatzak, tatuajeak...
Tărtăriako taulak sinboloekin.

Erreferentziak

  1. http://cuevadelapileta.blogspot.com.es/2013/12/cientificos-avanzan-que-en-la-cueva-de.html

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18175774
  • Commonscat Multimedia: Proto-writing / Q18175774

  • Wd Datuak: Q18175774
  • Commonscat Multimedia: Proto-writing / Q18175774