Raphael Rabello
Raphael Rabello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Petrópolis, 1962ko urriaren 31 |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1995eko apirilaren 27a (32 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta gitarra-jotzailea |
Genero artistikoa | musika instrumentala |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | PolyGram (mul) RCA Records |
Rafael Baptista Rabello (Petrópolis, 1962ko urriaren 31a–Rio de Janeiro,1995eko apirilaren 27a) gitarra-jotzaile eta musikagile brasildar handia izan zen.[1] 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, munduko gitarra-jotzaile akustiko onenetako bat izan zen, eta Tom Jobim, Ney Matogrosso, Paulo Moura eta Paco de Lucía musikari ospetsuekin jo zuen.
Heriotza
1989an hainbat haustura eragin zizkion auto istripu bat izan zuen. Ebakuntza delikatu baten ondoren, musikaria suspertu egin zen eta bere ibilbideari ekin zion berriro ere. Hala ere, kirurgian, transfusio baten bidez GIBaz kutsatu zen. 1995eko apirilaren 27an bihotzeko arritmia baten ondorioz hil zen.
Diskografia
- 1982: Rafael Sete Cordas (Polygram)
- 1984: Tributo a Garoto (Barclay), Radamés Gnattalirekin
- 1987: Interpreta Radamés Gnattali (Visom)
- 1988: Rafael Rabello (Visom)
- 1990: A flor da pele (Polygram/Philips), Ney Matogrossorekin
- 1991: Todo sentimento (Columbia), Elizeth Cardosorekin
- 1991: Raphael Rabello & Dino 7 Cordas (Caju Music), Dino 7 Cordasekin
- 1992: Dois irmãos (Caju Music), Paulo Mourarekin
- 1992: Todos os tons (RCA)
- 1992: Shades of Rio (Chesky), Romero Lubamborekin
- 1993: Delicatesse (RCA), Déo Rianekin
- 1994: Relendo Dilermando Reis (RGE)
- 1997: Em concerto (Spotlight), Armandinhorekin
- 2001: Todas as canções (Acari), Amélia Rabellorekin
- 2002: Mestre Capiba por Raphael Rabello e Convidados (Acari)
- 2005: Cry my guitar (GSP)
Erreferentziak
- ↑ https://web.archive.org/web/20190123121520/http://dicionariompb.com.br/raphael-rabello/biografia
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Rabello AllMusic webgunean.
- (Portugesez):Raphael Rabello Dicionário Cravo Albin da Música Popular Brasileira entziklopedian.
- (Portugesez):Raphael Rabello CliqueMusic webgunean.
- Datuak: Q3030305