Regent's Canal

Regent's Canal
Datu orokorrak
Motaubide
Luzera13,8 km
Geografia
Map
Koordenatuak51°30′34″N 0°02′14″W / 51.5094°N 0.0373°W / 51.5094; -0.0373
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaCamden

Regent's Canal Londres erdialdeko ubide bat da, Grand Junction Canaleko urak Tamesis ibaira eramaten dituena. 13.8 kilometrotako luzera du.

Historia

1801ean Grand Junction Canal eraiki zen. Bertan Ingalaterra erdialdeko urak Londresera bideratu ziren. 1802an Thomas Homerrek ur hauek Tamesis ibairaino eramatea proporatu zuen eta XIX mendean zehar hainbat fasetan eraiki zen Regent's Canal. 1838an Londrest eta Birmingham arteko trenbidea eraiki zen eta ikatzaren garraioak nabarmen handitu zuen ubidearen trafikoa. XX mendearen hasieran errepidea nagusitzen hasi zitzaion trenari eta ubidearen garrantziaren gainbehera etorri zen.

Ibilbidea

Hainbat udalerri zeharkatzen ditu hasieratik bukaerarako ordenan:

  • Westminster Hiria
  • Camden
  • Islington
  • Tower Hamlets
  • Hackney

Honako hau da bere ibilbidea:

  • Grand Junction Canal eta Little Venice
  • Regent's Park (iparraldea)
  • Camden Town
  • King's Cross Central
  • Camley Street Natura Parkea
  • King's Cross geltokia
  • Battlebridge Basin (bertan dago London Canal Museum)
  • Victoria Park
  • Limehouse Basin
  • Tamesis ibaia

Itsasontzien ezaugarriak

Regent's Canal ubidean nabigatzeko itsasontzien gehienezko luzera 21,95 metrotakoa da eta batezbesteko urperatze-sakonera 1,15 metrotakoa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2004584
  • Commonscat Multimedia: Regent's Canal / Q2004584

  • Lekuak
  • OSM: 3878210
  • Wd Datuak: Q2004584
  • Commonscat Multimedia: Regent's Canal / Q2004584