Salomonen Horma
Salomonen Horma | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Sorrera-urtea | XIX. mendea |
Izenburua | Le Mur de Salomon |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 92 () × 74 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Salomonen Horma (frantsesez: Le Mur de Salomon) Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1876 baino lehen egin zuen olio mihise gainean eginiko lana da. Christie'sen enkante batean saldu zen 1999n, 2.312.500 $ren truke. Gaur egun bilduma pribatu batean dago. Mihisean ezkerreko erdian artistaren sinadura ikus daiteke, beheko harriaren hirugarren ilaran behetik hasita.
Izenburua
Gaur egun gordetzen den horma Jerusalemgo bigarren tenpluaren erorkina da, Salomonek K.a. X. mendean eraiki zuena.
Deskribapena
Erosten harresia aurrean otoitz egiten duten fededunak irudikatzen ditu eszenak. Koadroa bilduma berezi baten parte da. Gérômek 1868an bisitatu zuen Jerusalem, baina Felix Bonfilsen argazkietan ere inspiratu zen. Margolariak zazpi erromes bakarrik irudikatzea erabaki zuen, milaka urteko hondakinen boterearen aurrean gizonen hauskortasunaren sentsazioa areagotzeko.[1]
Iruditegia
- Gérômeren beste margolan.
- Gustav Bauernfeindek landutako gaia.
- Gérômeren marrazkia.
- Hormaren izkina.
- Félix Bonfilsen argazkia.
Erreferentziak
- ↑ Jean Léon Gérôme : L'Histoire en spectacle, Flammarion, 2010, 372 p. (ISBN 978-2081241862), 252.or.
Kanpo estekak
- Datuak: Q125542643
- Multimedia: Solomon's Wall, Jerusalem (The Wailing Wall) by Jean-Léon Gérôme / Q125542643