San Miguel de Linares

San Miguel de Linares
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaArtzentales
Administrazioa
Posta kodea48879
Geografia
Koordenatuak43°15′06″N 3°13′11″W / 43.25167°N 3.21972°W / 43.25167; -3.21972
Garaiera345 metro
Demografia
Biztanleria197 (2022)

San Miguel de Linares Artzentalesko auzo nagusia da, udaletxea barne hartzen duena. Beste zerbitzu batzuen artean Osakidetzako osasun zentroa dago bertan.

Ondareari dagokionez, San Migel eliza aipatzekoa da. Irailaren 29an San Migel jaiak ospatzen dituzte auzoan.

Zuhaitz nabarmenak

Kontzejuko ametza

Elizaren aurrean, San Migel enparantzan Rebolla del Concejo izeneko haritza dago (udaleko webgunean Kontzejuko ametza euskaratu dela [1]). Haritzaren ondoan, harrizko mahaia dago. Bertan ospatzen ziren herriko kontzejuko batzarrak, XX. mendera arte. Rebolla eta rebollo gastelaniazko berbak, erkametzak (Quercus faginea) eta batez ere ametzak (Quercus pyrenaica) izendatzeko erabiltzen dira, nahiz eta bertan orain dagoena haritz kanduduna da (beraz, Quercus robur espeziekoa). Aintzinean bertan ametza zegoen eta oraingo haritzak bere lekua hartu zuela pentsarazten du izenak. 1990. urteko Euskadiko zuhaitz bitxien katalogoan EN-6 kodea eman zitzaion. Garai hartan 17 metroko altuera zuen, enborrak 1,7 metroko perimetroa zuela.[2]

Harrizko mahaia behin baino gehiagotan lapurtu dute Artzentalesko beste auzo batekoek, kontzejuko herriburutasuna aldarrikatuz.[2]

La Zarzuelako Quercus hibridoa

San Migueletik Rebollarerako errepidearen hurbil, Pedreo errekaren ondoan, La Zarzuela lursailean haritz eta ametzen arteko hibridoa dago. Quercus x andegavensis du deskribapena, haritz kanduduna (Quercus robur) eta ametz (Quercus pyrenaica) espezieen arteko hibridoa izanda. 1990. urteko Euskadiko zuhaitz bitxien katalogoan EN-5 kodea eman zitzaion. Garai hartan 36,5 metroko altuera zuen, enborrak 3,7 metroko perimetroa zuela.[2]

Erreferentziak

  1. Landaredia Artzentales.org webgunean
  2. a b c Ramiro Asensio Gonzalez, Enrique Francés Arriola, Carlos Ortega Movillo eta José Manuel Vadillo Robredo, Arboles singulares de Euskadi, 1990 Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, ISBN 84-7452-825-8
Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266920
  • Commonscat Multimedia: San Miguel de Linares / Q12266920

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 145594179
  • LCCN: n97107454
  • Lekuak
  • INE: 48008000200
  • Wd Datuak: Q12266920
  • Commonscat Multimedia: San Miguel de Linares / Q12266920