Santa Klara, gure uharte ezezaguna

Santa Klara, gure uharte ezezaguna
Jatorria
Egilea(k)Jose Luis Alvarez Enparantza
Argitaratze-data2004
IzenburuaSanta Klara, gure uharte ezezaguna
ArgitaletxeaKutxabank eta Gipuzkoa Donostia Kutxa
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera eta eleberria
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaSanta Klara uhartea

Santa Klara, gure uharte ezezaguna Txillardegik 2004an idatzitako liburua da, saiakera historiko bat Donostiako Santa Klara uhartearen historia azaltzen duena.[1]

Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.

Txllardegiri irla asko gustatzen zitzaionez eta sarritan bertara jpaten zenez. Santa Klara. Gure uharte ezezaguna liburua idatzi zion irlaz.[2][3] Liburuko sarreran dio literatura-orrialde mordoxka idatzi zuela uharteko mahai zaharretan, are Soziolinguistika Matematikoaren kapitulu batzuk ere bai.[4]

Euskarazko liburu-ekoizpena txikia dela esan ohi da baina Txillardegik zazpi saiakera-liburu hauek argitaratu zituen: Huntaz eta hartaz (Goiztiri, 1965), Erlijioa hauzipean (1971), Euskal kulturaren zapalketa 1956-1981. (Elkar, 1984). Gertakarien lekuko (Haranburu, 1985),  Antigua 1900 (Kutxa, 1993). Euskal Herria helburu (Txalaparta, 1994). Santa Klara, gure uharte ezezaguna (Kutxa, 2004) eta Horretaz. Zazpi saiakera labur (Elkar, 2007).

Uharteko historia eta bitxikeriak

Txillardegiren liburu honek zehatz dokumentatzen ditu uhartearen historiako hainbat pasarte, besteak beste, hauek:

  • Orain dela 1.000 urte Donostiako badian bi uharte omen zeuden, marea goian zegoenean Urgull mendia (atoloia) uhartea bihurtzen baitzen. XIX. mende bukaeran urbanizatu egin zen Amara eta Alde zaharra arteko padura edo hareatza, eta harrezkero oso zaila da Urgull uharte gisa ikustea.[2]
  • Frantzisko Asiskoak uhartea 1220an bisitatu omen zuen. Oso bizimodu pobrean bizi zenez, bisita hartan hoztu egin zen, osotara gaixotu, eta alborengoak jota ibili zen. Sei bat aste behar izan zituen sendatzeko, Antiguako Monastegiko pausalekuan. Oso sinesgarria da, Santa Klara uhartean ermita bat eraikitzeko ideia (edota berreraikitzekoa) Asiskoren garunean egun haietan sortu izatea.[2]
  • Clara Sciffi Asis-tarra, geroko urteetan Santa Klara bihurtzekoa, Klarisen fundatzailea (1193-1253), osoki zen Frantzisko Asiskoaren herrikide, bidaide, gogaide eta jarraitzaile sutsua. Hortik dator uhartearen izena.[2]
  • Irlaren goialdean ermita bat eraiki zen 1362an edo. mendeetan zehar gorabehera handiak jaso ditu gero.[2]
  • Badiako mendebaldean dagoen Arribizketatik irlaraino oinez heldu ahal izateko barradera bat eraikitzeko hainbat saio eta proiektu izan dira 1821ez geroztik, baina azkenean bat ere ez da gauzatu. Oraindik ikus daitezke marea behean dagoenean 1821ean eraiki zen barradera haren aztarna, irlara joateko bidearen erdia-edo egiten duena.[2]
  • Mendeetan uharteko farola piztuta mantendu duten dorrezainen bizimodua oso gogorra izan da beti. Jende gogorra izan da, erosotasunik gabea, isolamenduan saildua eta zakarra, muturbeltza. Eta azken funtsean antzinako ermitauen ezpalekoa[2]
  • "Santa Klarako Uharteko Adiskideak" elkarteak hainbat hobekuntza eragin zituen uhartean 1956tik aurrera. Dorrezainen bizimodu garratzetik, uhartea jolas-toki eta atseden-leku izatera igaro ahal izateko lan egin zuen elkarteak. Hobekuntzen artean hauek dira aipagarriak: edateko uraren hornidura, mahaiak, bi taberna, dutxak eta parasolak. Jaia antolatu zuten urtero abuztuaren 11n (Santa Klara eguna).[2]

Liburua argitaratu zenetik beste nonbait azaldu dira datu osagarri hauek:

  • Uhartean ez da inor bizi. Gailurraren ondoan itsasargi bat dago; jatorrizko eginkizuna galduta, barrualdea hustu zioten, eta 2021az geroztik barnean dauka itsas leize bat irudikatzen duen Hondalea eskultura.[5]
  • Hego-mendebaldeko muturrean, badiaren barrualdera begira dagoen aldean, moila bat du; eta, haren alboan, taberna bat eta hondartza txiki bat, euskal kostalde osoan hegorantz begira dagoen hondartza bakarra da Zierbenako hondartzarekin batera. Hondartza hori itsasbeheran baizik ez da azaltzen, baina badu sorosle zerbitzua. Udan itsasontzi zerbitzua izaten da, uhartera joan-etorria egiteko. Uhartearen goialdean, bada hainbat zelaitxo, mahaiz horniturik. XVI. mendearen bukaeran, Santa Klarara ekarri zituzten izurri bubonikoak jotako Donostiako gaixoak.
  • Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.
« Txillardegiren aberria Antigua zen, eta aberri horretan, leku berezia zuen Santa Klara uharteak. Eta hori oso garbi geratu zen Santa Klara uharte ezezaguna izeneko liburuan, memoria –eta maitasun– ariketa harrigarri hartan. Hain justu, aipatutako liburua oinarri hartuta, Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek Txillardegiren Antigua II. ibilaldia egingo dute igandean. »

Irutxuloko Hitza (2020-01.09)[6]


Iruditegia

Erreferentziak

  1. «santa klara gure uharte ezezaguna. Txillardegi. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  2. a b c d e f g h Txillardegi. (2004). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 433062956. (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  3. «Martin Ansok» txillardegi 2012-01-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  4. Alvarez Enparantza (Txillardegi), Jose Luis; Isasi, Xabier. (1994). «Soziolinguistika Matematikoa» www.buruxkak.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  5. «'Hondalea': naturala eta artifiziala elkartzen diren tokia» Irutxuloko Hitza 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  6. «IRUTXULOKO HITZArekin, 'Santa Klara, gure uharte ezezaguna' liburuxka» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

Bibliografia

Kanpo estekak

  • Txillardegiren lanak, Literaturaren Zubitegian.
  • Jose Ignazio Ansorena EITBren Kresala saioan uharteri buruz hitz eginez.
  • "Eibartarra ote da?" Polemika xelebre baten berri Irutxuloko Hitzan 2011ko uztailaren 26an jasota.
  • Txillardegiren bibliografia 1956-1999 Azkue bibliotekak paratua, Euskera-XLV,2000
  • Txillardegi: Digitalizazioaz eta obraz Txillardegiren lan osoa digitalizatuta eta eskura (1.634 idazlan). Jakin.eus (2015eko urtarrilaren 14)
  • Txillardegi: Digitalizazioaz eta obraz Txillardegiren lan osoa digitalizatuta eta eskura (Txillardegiren 1.782 idazlan). Jakin.eus (2022)
  • Txillardegiri buruz erreportajea Hamaika Telebistaren eskutik (2014-07-07).
  • Txillardegi, euskara batuaren aita Euskaltzaindiak 2012an hil ziren euskaltzainak omentzeko bileran Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren omenez (2013ko urtarrilaren 25).
  • Txillardegi. Jose Luis Alvarez Enparantza. Txillardegiri buruzko bloga.
  • Txillardegiren aurkezpena, GipuzkoaKultura.net webgunean.
  • Txillardegiren gunea Euskal Idazleen Elkartearen webgunean.
  • Txillardegi lagun giroan liburua. UEUko hainbat lagunek idatzi zuten artikulu bilduma.
  • "Txillardegiren omenez" Bat Soziolinguistika Aldizkariaren ale berezia (71. alea. 2009ko bigarrena)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q57672327
  • Wd Datuak: Q57672327


Jose Luis Alvarez Txillardegiren lanak

Hizkuntzalaritza: Euskal gramatikaEuskal fonologiaElebidun gizartearen azterketa matematikoaEuskal dialektologiaEuskal azentuazSoziolinguistika matematikoa
Eleberria: Leturiaren egunkari ezkutuaElsa ScheelenPeru LeartzakoHaizeaz bestaldetikExkixuPutzuLabartzari agur
Narrazioa: Kosmodromo
Saiakera: Huntaz eta hartazHizkuntza eta pentsakeraSustrai bila. Zenbait euskal korapiloEuskara batua zertan denOinarri bilaEuskal Herritik erdal herrietaraEuskal kulturaren zapalketa 1956-1981Euskal Herria helburuLingua NavarrorumEuskararen aldeko borrokan
Autobiografia: Gertakarien lekuko
Historia: Antigua Santa Klara, gure uharte ezezaguna