Sebekhotep V.a

Sebekhotep V.a

Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. II. milurtekoa
HeriotzaK.a. XVII. mendea ( urte)
Familia
AitaSebekhotep IV.a
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Khahetepra Sebekhotep edo Sebekhotep V.a, Tebasen, bost urte inguruz, K.a. 1685etik K.a. 1680 arte inguru gobernatu zuen Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen. Turineko Errege Kanonaren arabera, 4 urte, 8 hilabete eta 29 eguneko erregealdia izan zuen.

Ziuraski, Khaneferra Sebekhotep edo Sebekhotep IV.aren eta Nubheteptiren semea zen. Bere emaztea, Khaesnebu izan zen.

Bere tronu izena den Khaheteprak, "Ra, itxura barea" esan nahi du.

W. Helckek eta beste aditu batzuk, Sebekhotepen garaian edo handik gutxira, zenbait printzerri independenteren eraketa eragin zuen botere gainbehera bat gertatu zela uste dute.

Garai horretan sortuko ziren, agian, errege hiksoak Niloren deltan, Behe Egipton.

Bere garaiko testigutzak

Bere garaiko zenbait objektu aurkitu dira.

  • Tebaseko hilarri bat, Karnakeko tenpluan aurkitua
  • estatua eskaintzaile bat, Kermatik datorrena eta Berlineko Altes Museumean erakusten dena, bere oinarriko idazkunak oso kaltetuta dauden eta bere ematea zalantzazkoa den arren. Kim Ryholt egiptologoak, Bostonen kontserbatutako estatua baten zatia zela dio.
  • zenbait eskarabeo bere izenarekin.


Aurrekoa
Sebekhotep IV.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Ibiau
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q713796
  • Commonscat Multimedia: Sebekhotep Merhotepre / Q713796

  • Wd Datuak: Q713796
  • Commonscat Multimedia: Sebekhotep Merhotepre / Q713796