Semantron

Semantron
Idiofonoa eta Slavic musical instrument (en) Itzuli
Irudi gehiago

Semantron bat liturgia kristau batzuetako taula edo ohol bat da, erabilera erlijiosoko perkusio tresna.

Deskribapena

Zurezkoa izan ohi da, ezkia edo pagoa erabilita egur sakratuak direlakoan, baina burdinazkoa ere izan daiteke. Egon daiteke esekia edo mugikorra izan, eta zurezko makila batekin jotzen da, erlijiozko ekitaldietara deitzeko; hala nola kanpai edo ezkila jotzen den tradizio kristau gehiagotan.

Txalaparta makilaz jotzean bezalatsu jo daiteke, baina euskal tresna horizontalki jarrita badago, semantronaren ohol zabala jotzen da bertikalki duela alde zapala.

Tresna horrek gaur egun bere funtzioa betetzen du ekialdeko eliza ortodoxoetan, hala nola Grezian eta Errumanian, eta han erabiltzen da goizean monje ortodoxoak esnatzeko, otoitzerako, ofizioetarako eta otorduetarako deitzeko. Grezian, otomandarren menpean egon zenean herrialdea, semantrona erabili zen nagusik turkiarrek kristauei komunitateko kanpaiak erabiltzea galarazi zietenean, fededunak komunikatzeko era diskretuago hori erabiltzera behartuz.[1]

Izenak

Hitz grekoa da semantron (σήμαντρον) jatorriz, esan nahi du seinale-gailua etimologikoki,[2] baina egungo Grezian semanterion (σημαντήριον) et xylon (ξύλον) ere esaten zaio; toacă Errumanian; bilo (било) errusieraz, kotxnak (կոչնակ) armenieraz, eta klepalo Bulgarian eta Balkanetako beste hizkuntza eslaviar batzuetan.

Iruditegia

  • Meteorako monasterio bateko semantrona.
    Meteorako monasterio bateko semantrona.
  • Toaca errumaniar eramangarri bat.
    Toaca errumaniar eramangarri bat.
  • Jerusalemgo auzo armeniarrareko semantron dotore bat.
    Jerusalemgo auzo armeniarrareko semantron dotore bat.
  • Metalezko semantron errusiarra.
    Metalezko semantron errusiarra.


Erreferentziak

  1. Dalègre, Joëlle. (2002). Grecs et Ottomans, 1453 - 1923: de la chute de Constantinople à la disparition de l'Empire Ottoman. L'Harmattan, 43 or. ISBN 978-2-7475-2162-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  2. (Ingelesez) «semantron» Wiktionary, the free dictionary 2024-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Simandre (liturgie)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-06-06ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1195473
  • Commonscat Multimedia: Semantrons / Q1195473

  • Wd Datuak: Q1195473
  • Commonscat Multimedia: Semantrons / Q1195473