Sophie Menter

 

Sophie Menter

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMunich, 1846ko uztailaren 29a
Herrialdea Bavariako Erresuma
HeriotzaStockdorf (en) Itzuli, 1918ko otsailaren 23a (71 urte)
Hobiratze lekuaAlter Südfriedhof (en) Itzuli
Familia
AitaJoseph Menter
Ezkontidea(k)David Popper (en) Itzuli  (1872 -  1886)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Sigmund Lebert (en) Itzuli
Franz Liszt
Hans von Bülow
Ikaslea(k)
ikusi
  • Wassily Sapellnikoff (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: d42a4165-3080-4fa5-9727-f9adbadd7367 Discogs: 4923760 IMSLP: Category:Menter,_Sophie Edit the value on Wikidata

Sophie Menter (Munich, Alemania, 1846ko uztailaren 29a – Ibidem, 1918ko otsailaren 23a) alemaniar piano-jotzailea, musikagilea eta irakaslea izan zen, eta Franz Liszten ikasle emakumezko gogokoena bihurtu zen. Hari buruz esaten zen Liszt Parisen berraragiztatzea zela, jotzeko modu sendo eta argia zela eta, eta bere garaiko piano jotzaile handienetako bat zela.[1][2][3][4][5]

Biografia

Sophie Menter Munichen jaio zen, Josef Menter biolontxelo-jolearen eta Wilhelmine Menter kantariaren alaba (Diepolden jaioa). Pianoa ikasi zuen Siegmund Lebertekin eta Friedrich Niestekin.

Hamabost urte zituela, Carl Maria von Weberren pianorako kontzertua jo zuen, Franz Lachnerren zuzendaritzapean. Gero Stuttgarten, Francfurt am Main eta Suitzan jo zuen, eta 1867an berriro txalotu zuten Leipzigeko Gewandhaus Orkestran Liszten piano-musika interpretatzeagatik. Berlinen, Carl Tausig piano jole ospetsuarekin eta Hans von Bülow-ekin ikasi ondoren, 1869an Liszten ikasle bihurtu zen. 1872 eta 1886 artean David Popper biolontxelo-jolearekin ezkonduta egon zen.

Musikari ibilbidea

1881ean Ingalaterran jardun zuen eta Errege Elkarte Filarmonikoaren ohorezko afiliazioa eman zioten bi urte geroago. 1883an piano-irakasle jardun zuen San Petersburgoko Kontserbatorioan, baina 1886an utzi egin zuen kontzertuekin jarraitzeko.[6]

Chaikovskik ere oso ondo ezagutzen zuen Menter, eta Fantasia Kontzertua eskaini zion. 1892ko irailean Austrian Ungarische Zigeunerweisen konposatu zuen (Hungariar estiloko kontzertua) piano eta orkestrarako, eta lau hilabete geroago Odesan estreinatu zen.[7]

Erreferentziak

  1. «Tchaikovsky Research : Sophie Menter (1846–1918)» web.archive.org 2011-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  2. (Ingelesez) «Sophie Menter - Tchaikovsky Research» en.tchaikovsky-research.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  3. (Ingelesez) «Sophie Menter – Repertoire (alphabetical)» Classical Pianists 2021-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  4. (Frantsesez) Giraudet, Jean-Paul. (2013-03-25). «Sophie Menter» musicalics.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  5. Txantiloi:En-EN «Sophie Menter» prabook.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  6. Rieger, 326.
  7. https://web.archive.org/web/20110719223136/http://www.tchaikovsky-research.org/en/people/menter_sophie.html Sophie Menter

Bibliografia

  • Rieger, Eva, arg. Julie Anne Sadie eta Rhian Samuel, "Menter, Sophie," The Norton/Grove Dictionary of Women Composers (New York eta London: W.W. Norton & Company, 1995). ISBN 0-393-03487-9.
  • Schonberg, Harold C., The Great Pianists (New York: Simon & Schuster, 1987, 1963). ISBN 0-671-64200-6.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q66818
  • Commonscat Multimedia: Sophie Menter / Q66818

  • Wd Datuak: Q66818
  • Commonscat Multimedia: Sophie Menter / Q66818