Suchiate ibaia
Suchiate ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 161 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°31′48″N 92°13′36″W / 14.53°N 92.2267°W / 14.53; -92.2267 |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Chiapas |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 1.230 km² |
Iturburua | San Marcos |
Bokalea () | Ozeano Barea |
Suchiate ibaia Mexiko eta Guatemalaren arteko mendebaldeko muga markatzen duen ibaia da. 3.000 metroko altitudean jaiotzen da, Tacaná sumendiaren hego-ekialdeko magalean, San Markos departamenduan, eta hego-mendebalderantz doa, Ozeano Barera iritsi arte. Ibaiaren azken 75 kilometroek Mexiko eta Guatemalaren arteko muga osatzen dute.[1]
Ezaugarriak
Suchiate ibaiaren arroak 1064 km²-ko azalera du Guatemalako lurraldean, eta 336 km²koa Mexikoko lurraldean. «Suchiate» izena «Xochi atl» nahuatl hitzetatik dator, «lore-ura» esan nahi duena. Kolonaurreko Izapa aztarnategi arkeologikoa ibaiaren inguruan dago, bestetik.
Suchiate ibaia zeharkatzen duten zubiak Talismángo nazioarteko zubia (Talismán eta El Carmen hirien artean) eta Rodolfo Robles zubia (Ciudad Hidalgo eta Ciudad Tecún Umán artean) dira.[2] Bi muga-puntu horiek igarobide garrantzitsuak bihurtu dira gero eta migratzaile latinoamerikar gehiagorentzat, etorkizun hobearen bila Mexikora eta Estatu Batuetara doazenak.[3][4]
Erreferentziak
- ↑ https://insivumeh.gob.gt/hidrologia/rios%20de%20guate.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20090619214220/http://www.semarnat.gob.mx/presenciainternacional/fronterasur/Paginas/PuentesyCrucesdelaFronteraSurdeMexico.aspx
- ↑ Villafuerte Solís, Daniel (2004). La frontera sur de México: Del TlC Mexico-Centroamérica al Plan Puebla-Panama. México: Plaza Y Valdes. ISBN 9789707222960. [1]
- ↑ George W. Grayson: "Mexico's Forgotten Southern Border", 2002ko uztailan. [2]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q1948509
- Multimedia: Suchiate River / Q1948509