Teknopolis

Teknopolis
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Ekoizpena
EkoizleaElhuyar Fundazioa
Emanaldia
Jatorrizko igorleaEuskal Telebista
Almidoitik zelulosara, Teknopolis saioko atal bat. Guillermo Roarenak dira irudiak eta testuak, eta Oihana Jauregirena ahotsa.

Teknopolis Elhuyarrek eta Euskal Telebistak ekoizten duten telebista-saioa da. 1999an sortu zuten, eta geroztik astebururo emititu da euskaraz ETB1en, eta gazteleraz ETB2n. Saioaren helburua da zientziaren eta teknologiaren dibulgazioa egitea publiko orokorrarentzat. Horretarako, hainbat erreportaje, elkarrizketa eta albistez osatutako saioak egiten dituzte, zientzia-azalpenak modu erraz eta ulerkor batean emanez. Kazetariz eta zientzialariz osatutako lantaldeak, pil-pilean dauden gaiak lantzen dituzte, arreta berezia jarriz Euskal Herriko ikerketan eta berdintasunean. Hainbat aurkezle izan ditu 25 urte hauetan, hala nola, Pili Kaltzada, Aitziber Agirre edota Maider Egues. Egun, 2014tik, Iñaki Leturia da aurkezlea.

Saioaren aurkezlea Iñaki Leturia zen 2019. urtean. 20 sasoitik gora egin dituzte jada.[1] Hauek ere lan egiten dute programan: Aitziber Agirre (aurkezlea), Maider Egues (aurkezle eta zuzendaria), Alfontso Mujika, Oier Araolaza eta Guillermo Roak (marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak).

2019an, saioaren 20. urteurrenean, iragarri zen Teknopolis aurrerantzean lankidetzan arituko zela Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Zientzia dibulgazioa egiteaz gain, programak zientziarako bokazioak sustatzea ere helburu zuela adierazi zuten Elhuyar Fundaziokoek, batez ere emakumezko gazteen artean[2].

Sariak

Hainbat sari jaso ditu saioak. Hona hemen jasotako batzuk:[3]

  • 2022ko abendua, VI Premios ESET periodismo y divulgación en seguridad informática. Inma Álvarez erredaktoreak sari nagusia jaso zuen Teknopolisen lantaldearen izenean “Babesa sarean” izeneko erreportajearengatik.
  • 2022 Transfiere sarietan “La descarbonización como objetivo” lanarekin finalistak, Teknopolis.
  • 2022 LabMeCrazy zientzia-zinemaldian "Guerra contra las bacterias" erreportajearekin finalistak, Teknopolis.
  • 2021 Aipamen berezia Teknopolis programa osoari Foro Transfiere sarietan.
  • 2015: VII. Tecnalia Kazetaritza Saria Teknopolis telebista-saioari.
  • 2011: 2011ko Telenatura saria jaso du Teknopoliseko “Zelatan” erreportajeak.
  • 2011: Teknopolisek lehen saria eskuratu zuen Bioteknologiaren komunikazioaren eta dibulgazioaren Asebio/Genoma España sarietan.
  • 2009: Euroscience Media Awards sarietan, Johnson & Johnson popular science TV Award saria, Teknopolis telebista saioari, zientzia dibulgazioaren Europako telebista saiorik hoberena izateagatik.
  • 2009: Teknopolisek Europako telebista-programa onenaren saria jaso zuen Jonhson&Jonhson popular science TV Award sarietan.
  • 2006: Accesita Teknopolisin Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarian.
  • 2006: Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria Teknopolisi.
  • 2006: Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarirako accesita, Teknopolis telebista saioari.
  • 2002: Robotiker saria, Teknopolis telebista saioari.

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Hogeigarren sasoia «motorra ukitu gabe» abiatuko du 'Teknopolis'-ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  2. Lartzanguren, Edu. «'Teknopolis' saioak 20. urteurrena ospatuko du ETBko sasoi berrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  3. «Sariak eta aitormenak»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Fundazioaren webgunean.

Ikus, gainera

  • Norteko Ferrokarrila (irratsaioa)

Kanpo estekak

  • Teknopolis
  • 15 urte berezia. Teknopolisen 15 urtetako historian agertu diren erreportaje aipagarrienen bilduma. (2014/12/19)
  • Elhuyar
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q31187695
  • Commonscat Multimedia: Teknopolis / Q31187695

  • Wd Datuak: Q31187695
  • Commonscat Multimedia: Teknopolis / Q31187695