Thanasimus formicarius

Thanasimus formicarius
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCleridae
GeneroaThanasimus
Espeziea Thanasimus formicarius
[[|]]

Thanasimus formicarius Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa mendebaldean aurkitzen da eta Euskal Herrian ere bai[1].

Deskribapena

Kakalardo txikia da, 7 eta 10 mm artean neurtzen du eta emeak arrak baino handiagoak dira. Kakalardo honen formicarius izenak inurriaren antza duela esan nahi du. Gainaldean kolore asko ditu, oinarrian beltza da baina pronotoaren erdia eta elitroen aurrealdeak gorrixkak dira. Ondoren bi lerro horixka ditu elitroetan, aurreko lerroa zigi-zaga margoturik dago. Hanka beltzak ditu, azken zatia gorrixka dutenak eta antenak alderantziz, oinarrian gorrixkak eta muturretan beltzak. Ile fin laburrak estaltzen du kakalardo honen gorputza, hanketako ileak luzeagoak dira. Kakalardoaren azpialdea gorri-gorria da.

Beldarrak arrosa kolorekoak dira.

Habitata eta elikadura

Pinudietan aurkitzen da, batzuetan eukalipto edo artelatz landaketatan ere bai[2]. Zuhaitz enborretako zura jaten duten kakalardoen beldarretaz edo helduetaz elikatzen dira, hala helduak, nola haien larbak. Egunero 3-5 ale harrapatu eta jaten dituzte. Basoaren kontrol biologikoaren funtzioa betetzen dute horrela.[2]

Bizi zikloa

Helduak udaberriaan ikusten dira. Apirila eta ekaina artean emeak 20-30 arrautza jartzen ditu zuhaitzaren enborreko azalaren azpian[2]. Astebete pasa ondoren beldarra ateratzen da eta hasieran detritusaz elikatzen bada ere berehala hasten da enbor barnean dauden beldar xilofagoak bilatzen eta harrapatzen.

Beldarrak 6 estadio igarotzen ditu[2]. Negua pasatzeko galeria baten amaieran gela borobil bat sortzen du eta bertan egiten du pupa. Horrela hibernatzen du eta udaberrian kakalardo heldua ateratzen da.[3]

Heldua 10 hilabetez bizi da.

Iruditegia

  • Thanasimus formicarius.
    Thanasimus formicarius.
  • Thanasimus formicarius.
    Thanasimus formicarius.
  • Azpialdea gorria du.
    Azpialdea gorria du.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Thanasimus formicarius (Linnaeus, 1758)» Mi blog de bichos 2012-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  3. Bohumil Starý, Pavel Bezdecka, Miroslav Capek, Petr Starý, Georg Benz, et al.. (1990). Atlas der nützlichen Forstinsekten. Ferdinand Enke, Stuttgart, 37, 76 or. ISBN 3-432-97121-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q221792
  • Commonscat Multimedia: Thanasimus formicarius / Q221792
  • Wikispecies Espezieak: Thanasimus formicarius

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 310206
  • BioLib: 9999
  • Dyntaxa: 105341
  • EOL: 3293391
  • Fauna Europaea: 187258
  • GBIF: 4448819
  • NCBI: 295689
  • Wd Datuak: Q221792
  • Commonscat Multimedia: Thanasimus formicarius / Q221792
  • Wikispecies Espezieak: Thanasimus formicarius