Thomas Dean (igerilaria)
Thomas Dean (igerilaria) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 2000ko maiatzaren 2a (24 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Batheko Unibertsitatea Sir William Borlase's Grammar School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
tomdean.online eta teamtomdean.com | |
Thomas William "Tom" Dean (Londres (Ingalaterra) (Erresuma Batua), 2000eko maiatzaren 2a) igeriketan aritzen den kirolari britainiarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
200 m estilo librean, urrezkoa, 1.44,22ko denborarekin Duncan Scott herrikidearen (zilarrezkoa, 1.44,26koarekin) eta Fernando Scheffer brasildarraren (brontzezkoa, 1.44,66koarekin) aurretik sailkatuz.
4x200 m estilo libreko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, urrezkoa, berriro, 6.58,58ko denborarekin, ROCeko taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81ko denborarekin) eta Australiakoaren (brontzezkoa, 7.01,84koarekin) aurretik sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Tom Dean, James Guy, Matt Richards, Duncan Scott eta Calum Jarvis-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | 200 m estilo librea, gizonezkoa[3] |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | 4x200 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[4] |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q56020505
- Multimedia: Tom Dean / Q56020505