Tikal Parke Nazionala
Tikal Parke Nazionala | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mota | national park of Guatemala (en) eta parke |
Azalera | 57.600 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°13′00″N 89°37′00″W / 17.2167°N 89.6167°W / 17.2167; -89.6167 |
Estatu burujabe | Guatemala |
Department of Guatemala | Petén |
Tikal Parke Nazionala Guatemalako iparraldeko Petén departamenduan dago. Carlos Castillo Armasen gobernuaren 1955eko maiatzaren 26ko gobernu-dekretuz sortu zuten. Tikal proiektua, horrela deitu baitzuten, Pennsylvaniako Unibertsitateak proposatu zuen, eremuaren garbiketa, indusketa eta zaharberritzea bere gain zituela.[1] Tikal Proiektuaren arduraduna Adolfo Molina Orantes legelaria izan zen, bere sorrera kudeatu eta bere araudia idatzi zuena.
57.583 hektarea ditu, eta 1979an UNESCOk, bere balio natural zein kulturalengatik, Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[2] 1990etik biosferaren erreserben munduko sareko kide da, Biosferaren Erreserba Maiaren barruan.
Parkeko erakarpen turistiko nagusia Tikal antzinako hiri-estatu maia da, oihanez inguratua dagoelarik.
Herri kultura
George Lucasen Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmean, Yavin IVaren fikziozko ilargiaren eszenak parke honetan filmatu zituzten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q6063031
- Multimedia: Tikal / Q6063031
Gizateriaren Ondarea Guatemalan | ||
---|---|---|
Tikal Parke Nazionala • Antigua Guatemala • Quiriguá |