Tritonaren iturria
Tritonaren iturria Fontana del Tritone' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gian Lorenzo Bernini |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina eta Trabertinoa |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | piazza Barberini (en) |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′13″N 12°29′18″E / 41.903611111111°N 12.488333333333°E / 41.903611111111; 12.488333333333 |
Tritonaren iturria, italieraz Fontana del Tritone Gian Lorenzo Bernini arkitekto barrokoak diseinatutako eskultura eta iturria da. Erromako Quirinalen dago, Fontana di Trevitik gertu kokatuta dago, Barberini jauregitik gertu ere; jauregi horren berrantolaketa Maffeo Barberinik enkargatuta, Urbano VIII.a izenarekin aita santua, Berninik zuzendu zuen baita ere. Hau Barberinik egin zuen lehen iturria eta, halaber, Urbano VIII.aren azken enkargu handiza izan zen.
Ezaugarriak
Iturria Acqua Felice akueduktuaren ura zabaltzeko eraiki zen. Trabertinoz eraikia izan zen, 1642-1643 urteetan. Bertan Triton jainkoa irudikatu zuen Berninik. Jainkoak maskor bat erabiliz ur-txurrusta botatzen du; kau izurdek heltzen duten maskor handi baten gainean eserita dago. Azpian ere aita santuaren koroa edo tiara San Pedroko bi giltz gurutzatuaz ikus daiteke; beste sinboloa Barberinitarren erle heraldikoak dira.
Jatorri mitologikoa
Eskulturaren oinarria Ovidioren Metamorfosiak liburuan dago. Obra horren lehen liburuan garaiko Erroman oso ezaguna zen mitoa narratzen zen: Uholde Handiaren ondoren urak atzera egiteko Triton deitua izan zen eta helburu horrekin maskor handi bat hartuz hori gertatzeko seinalea sortu zuen.
Kondaira
Fontana di Trevin gertatzen den bezala hemen ere uretara txanponak botatzeko ohitura dago, horrela bidaiariak Erromara itzultzeko aukera ziurtatu du.
Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Italieraz):Roma Beniculturali webguneko informazioa.
- Datuak: Q267971
- Multimedia: Fontana del Tritone (Rome) / Q267971