Tuterako setioa (1284)
Tuterako setioa | |||
---|---|---|---|
Aragoiar Gurutzada | |||
Data | 1284ko iraila | ||
Lekua | Tutera | ||
Koordenatuak | 42°03′43″N 1°36′20″W / 42.06194°N 1.60556°W / 42.06194; -1.60556 | ||
Emaitza | Aragoiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Tuterako setioa 1284an gertatutako gudua izan zen, Aragoiar Gurutzadan zehar gertatutakoa.
Aurrekariak
Martin IV.ak, Klemente IV.a ordezkatu ondoren, Petri Nagusia errege izendatu zuen. Honek Siziliar bezperen ondoren uhartea inbaditu zuenean, bere eskubideak galdu zituen baina 1283ko abuztuaren 27an de iure Aragoiko eta Valentziako errege eta Bartzelonako konde bilakatu zen.
1283an Eustakio Beaumarchèskoa Nafarroako gobernadoreak, lau mila zaldunen buruan,[1] Aragoin sartu eta Ullgo gaztelua, Navardúnen, eta inguruko herriak bereganatu zituen. Handik gutxira, azaroaren 1 eta 11 artean, bertokoen eta batez ere Lésko jauna zen Augèr de Berbedàren laguntzari esker, Arango Harana guztiz okupatu zuen.
1284ko otsailaren 27an, Parisen, Martin IV.ak Filipe III.a Frantziakoaren bigarren semea zen Karlos Anjoukoa Aragoiko eta Valentziako errege eta Bartzelonako konde izendatu zuen.
Tartean Petri Nagusiak Albarracíngo setio arrakastatsua amaitu berria zuen. Horrela, Joanes Nuñez Larakoak Albarracíngo jaurerria galdu zuen aragoiarren alde eta Nafarroako Erresumak aliatu bat galdu zuen.
Tuterako setioa
Irailean Petrik aurreko urteko inbasioari erantzuteko prest zegoen eta Tuterako baratzeak erasotzea erabaki zuen.[2] Erregeak almogavarrei askatasuna eman zien eta hauek beldurra sortu zuten eskualdean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q11907076